Gai organikoentzako edukiontzia Basauriko auzo guztietara

Hauxe dugu Sagarrak-Ekologistak Martxan irudikatu nahi izan zuena, atzokoan, Pozokoetxe auzoan. Bertako kontainer bar hartu eta, sokaz loturik, sokatira egin zuten ekologistek, Basozelaiko eta Larrazabaleko auzokike talde batek.

«Eraman/ekarri edukiontzi organikoa zure auzora»

«Bihurtu hondakin organikoak ongarri»

lelopetan kanpainari ekin diote ekologistek eta Basauriko auzokideek.

Asmoa da auzotarrei kontzientzia harraraztea zaborretik hondakin organikoak bereizteak duen garrantziaz, eta, bide batez, hondakin organiko horiek jasotzeko edukiontzia Basauriko auzo guztietan jartzeko eskatzea.

Pozokoetxen (2013tik) eta San Migelen (2015eko maiatzetik) aukera dute jada hondakin organikoak bereizi eta birziklatzeko. 700 familiak baino gehiagok hartzen dute parte ekimen honetan (hau da, 2.756 familien kopuru osoaren % 25). Gaikako bilketa hau abiatu zutenetik, 120 tona (120.000 kg) hondakin organiko baino gehiago jaso dira. Bi auzo hauetan kanpainak gai organikoen batuketa auzokideen parte hartzea areagotzea du helburu.

Jakien hondakin begetalek osatzen dute gure zaborraren pisuaren % 40, eta, bereiz tratatu ezean, erraustegian amaitzen dute. Guztiz beharrezkoa da dinamika kutsatzaile horrekin haustea: hondakin organikoak bereizi, tratatu eta ongarri organiko (konpost) bihurtu behar dira.

  • Twitter
  • Facebook