Ikastaroa: Nola hitz egin jendartean eta hedabideetan

IKASTAROA

Ikastaroa GGKE eta mugimendu sozialetako kideei zuzenduta dago.
Hizkuntza: Gastelaniaz
Lekua: INNOBAK Eraikina, Beurko Viejo, Barakaldon.
Datak: 2016ko irailaren 22tik 24ra bitartean
Ordutegia: 20 ordu – Ostirala16:00etatik 20:00etara /Larunbata eta igandea 10:00etatik
14:00etara eta 15:00etatik 19:00 etara.
Irakasleak: Marta Caravantes,kazetaria etaMaría Pedroviejo kazetaria eta aktoresa.
Leku mugatuak: 12 pertsona. Ikastaroan parte hartzeko, kontuan hartuko dira emakumeen
eta gizonen nahiz ezgaitasunak dituzten lagunen partaidetza parekidea sustatzeko ekintza
positiboak.
Izen Ematea, ONLINE, beherago.
Behin ikastaroan onartua izanda eta matrikula balidatzeko, beharrezkoa da 40 €ko
fidantza ordaintzea. Klaseen % 80ra bertaratuz gero, dirua itzuliko zaizu.
Ordaintzeko kontu korrontea: BBK KUTXABANK 2095-0080-50-9109628411
Titularra: KCD ONGD
Ordainketaren agiria eta izenemate orria helbide honetara bidali:info@kcd-ongd.org.

Helburu orokorrak
Helburu orokorrak lirateke sormena eta talde-lana sustatzea, jendaurrean hitz egiten ikastea,
hirugarren sektorean estrategia komunikatiboak birbideratzea eta erakundeen kanpainak zein publikori zuzentzen zaizkion hobeto zehaztea.
Proiektu honen bitartez, finean, komunikazioak eta informazioak erakundeen agendetan egon daitezen nahi dugu, eta erakundeek eurek hartzea hitza eta beren ekimenak sortzea.
Halaber, praktiken bidez gutxieneko eskarmentua ahalbidetzea parte hartu nahi luketen
erakundeetan; horretarako, praktiken aseguru bat edukiko dugu, partaideak babesteko.
Helburu zehatzak
• Gure herrialdeko GKE-etan zuzendaritza-ardura duten pertsonen kudeaketa komunikatiborako trebetasunak garatzea, beraien programak eta jarduketak eraginkorrago
sor ditzaten. Erakundeak barne-mailan sendotzeko eta esparru publikoari begirako mezuak
eraginkortasun handiagoz emateko.
• GKE-en arduradunen lidergo-gaitasuna sustatzea, beraien erakundeetan berrikuntza eta
aldaketa bultza ditzaten, betiere kontuan hartuta GKE-ek defendatzen dituzten balioak eta
jarrerak. Sortuz doazen behar sozialen aurrean
berrikuntzarako gaitasuna duten pertsonak eta erakundeak behar ditugu. Kontua ez da
bakarrik hobeto kudeatzea gehiago kudeatzeko, baizik eta estrategikoki pentsatzea zer, nola,
noiz eta non nahi dugun komunikatu.
• Prestakuntza hedabideen merkatuaren funtzionamendua eta erakundeek haiekin duten
harremana hobeto ezagutzeko.

Publiko hartzailea
Prestakuntza-jarduera hau irakaskuntza-ikaskuntza prozesu gisa planteatzen da, helburu,
eduki eta iraupen jakinekin. Langileen gaitasunak eta prestakuntzak hobetzeko, haien
eguneratzerako eta espezializazio profesionalerako. Era berean, 18 urtetik gorako
gazteentzat edo, beraien prestakuntza bukatuta, berariazko prestakuntza osagarria jasotzen
dutenentzat. Prestakuntzan eskaintzen diren praktiken bidez, beraien aurreneko lan-
esperientzia izateko aukera.

Ikastaroa ondokoei zuzentzen zaie bereziki:
• Egun, GKE-etako kide dira, horietan lanean hasi nahi dute edo badute zuzendaritza-
ardurarik, horietako langileak, beraien eguneraketarako eta espezializazio profesionalerako,
hala nola euren prestakuntza -kasu honetan Gizarte Zientziak eta Komunikazioaren arloan-
bukatu duten gazteak.
• Lan-eskarmentu handia dute GKE-en munduan.
• Jakitun dira gero eta baliabide gehiago dituztela kudeatzeko eta kudeaketa hori
eraginkortasun-irizpideen arabera gauzatzen ikasteko premia dute.
• Langabezian edo aurreneko lanaren bila daudela, beraien ibilbide profesionala sektore
honetara bideratu nahi dutenak.
• Parte hartzeko gonbidapenetan, aintzat hartuko da emakumeen eta gizonen partaidetza
parekidea, hala nola minusbaliotasunak dituzten pertsonena sustatzeko ekintza positiboak.

Egitaraua
Lehen erronka: beldurra gainditu eta ongi pasatu.
1. Zeren beldur gara?
2. Beldurraren ondorio fisiko eta psikologikoak.
3. Nola funtzionatzen du gure garunak?
4. Beldurra gainditzeko teknikak.
5. Praktikak: parte-hartzaileen gaitasun komunikatiboaren azterketa eta hobetu beharreko
alderdiak antzematea.
Diskurtsoaren prestaketa
1. Zein da gaia eta nori zuzenduko natzaio?
2. Helburuak, estrategiak eta baliabideak antzematea.
3. Diskurtsoaren ordena.
Paperetik ekintzara
1. Ahotsa, erritmoa eta pausaldiak.
2. Hitzik gabeko komunikazioa: jarrera, begirada, mugimenduak…
3. Zer ez egin?
4. Praktikak: diskurtso egituratuaren antolaketa, ikastaroan landuriko metodologiari jarraiki.
5. Parte-hartzaile guztien grabaketa eta azterketa.
Irratia
1. Nola hitz egin: ahotsa, intonazioa, erritmoa, isiluneak…
2. Egin diezazkiguketen elkarrizketa-motak.
3. Praktikak: elkarrizketa irratiko eztabaidetan. Irratiko albistegietarako telefono bidezko
elkarrizketak.
4. Buruturiko praktiken azterketa.

Telebista
1. Saio- eta elkarrizketa-motak.
2. Nola mintzatu egokiro.
3. Hitzik gabeko hizkuntza eta jantziak.
4.TB praktikak: Telebistako elkarrizketak. Praktiken grabaketa eta parte-hartzaile guztientzako
gomendioak.

IKASTAROAREN IRAKASLEAK:
MARTA CARAVANTES
Gizarte-komunikazioan 20 urteko eskarmentua dauka. Berriemaile-lanetan hasi zuen bere
kazetari-ibilbidea Mexikon. Diario 16 egunkariaren “Mestizaje” gehigarriko (“Primer premio
UNICEF de periodismo 2001” saria) erredakzio kontseiluko kide izan zen. Espainiako eta
Latinoamerikako egunkarietarako artikuluak eta erreportajeak idatzi ditu, eta kolaboratzaile
izan da hainbat irratitan. Komunikazio Sailaren arduraduna izan zen Mugarik Gabeko
Botikariak eta Solidarios para el Desarrollo GKE-etan, Espainiako GKE-en Garapenerako
Erakunde Koordinatzailean eta Zero Pobrezia Kanpainan.
Egun, CIPÓ Company enpresaren komunikazio- eta eduki-arduraduna da, eta kanpainak,
dokumentalak, ekintza mediatikoak, erakusketak eta prestakuntza-ikastaroak egiten ditu.

MARÍA PEDROVIEJO
TVEko “Hola, qué tal” saioko eta Telemadrideko “Gran Vía 100” saioko aurkezlea izan da.
2011ko “Cortolandria” Nazioarteko Jaialdiko Antzezpen Onenaren saria jaso zuen. Aktore
antzerki klasikoan eta garaikidean eta musikaletan lan egin du, baita hainbat film luzetan ere, besteak beste, “El lado Oscuro”, “La cicatriz”, “Uno de los dos no puede estar equivocado”
eta “Okupados” obretan. Venice Film Meetingean aurkezturiko eta 2012ko Goya sarietako
finalista izandako “Anónimos” film luzeko protagonista izan zen.

Izenematea

    Izen-Abizenak / Nombre y apellidos

    Mugikorra / Móvil

    e-mail

    Formakuntza / Formación

    Lanpostua / Trabajo actual

    Komunikabide arloan lan egin duzu inoiz? Non? / ¿Has trabajado o colaborado en labores de comunicación?, ¿donde?

    Horrela bada, zer funtziotan aritu zara? / Si es así, ¿que labores has realizado?

    Zer espero duzu lortzea, ikastaro honetan parte hartuta? / ¿Qué esperas del curso?

    Nola izan duzu ikastaroaren berri? / ¿Cómo te has enterado del curso?