Abian da Bizizaleak Konpartsa Ekologistaren txosnaren muntaia!

Aste Nagusia kantoiaren bueltan dago eta hori nabaritzen da. Bizizaleak Konpartsa Ekologista txosna muntatzen ari da.

Lan handiko astea geratzen da aurretik, baina baita ilusio handikoa eta ondo pasatzeko eta jaiez gozatzeko gogo handikoa ere.

Gure koloreak margotu, sukaldea eta barra muntatu, non edari eta ogitarteko onak izango ditugun, gure musikarik onena… hori guztia jaiez goza dezagun, baina, aldi berean, inolako erasorik gabe, gure jai-gunea pertsona guztientzako leku alai, eroso eta seguru bihurtzeko.

Hona hemen muntaketaren lehen egunetako argazki batzuk:

  • Twitter
  • Facebook