Ekologistak Martxanek “pozoitze kasu argia” salatu du Agurainen hilda aurkitutako hiru hegazti harraparietan

Ekologistak Martxanek Agurainen (Araba) bi sai zuri eta miru bat hil direla salatu du. Kolektiboaren arabera, gertakariak atzo eguerdian jazo ziren, eta hildako hegaztiak duela 10 bat egun atzeman zituzten, baina atzo jakinarazi zion partikular batek Aldundiari. “Gaur Agurain inguruan pozoituta hil diren bi sai eta miru bat jaso direla jakinarazi digute”, azaldu dute.

Galtzeko arriskuan dauden bi espezie dira. Arabako Aldundiak jakinarazi duenez, “beharrezko nekropsiak egiten ari zaizkie”. Ekologistak Martxanen ustez, “Pozoitze kasu argi” baten aurrean gaude, bi espezieen ezaugarriengatik. “Sarraskijaleak dira eta hondarrak bilatzen dituzte” . Hiru animaliak elkarren ondoan hilda agertu dira. “Ez da oso beita handia izan, putrerik ez dagoelako”, azaldu du Andres Illana ekologisten taldeko bozeramaileak.

Ekologistak Martxanek Fiskaltzari eman dio kasuaren berri. Aldundiak iragarri du, halaber, analisien emaitzak jasotzen direnean Fiskaltzari helaraziko zaizkiola.

Ez da horrelako gertaera bat salatzen den lehen aldia. 2020an, zenbait hegazti eta azeri bat pozoituta hilda agertu ziren Arrazua-Ubarrundia inguruan.

 

 

  • Twitter
  • Facebook