Bilboko Aste Nagusia 2022ren Bizizaleak txosna ekologistaren muntaketa eta txandetan lagunduko diguzu?

Aste Nagusia ate-joka dugu, eta urtero bezala, Bizizaleak txosna ekologista muntatu behar dugu. Lagunduko diguzu?

Nahi duzun bezala lagundu dezakezu: ez duzu ez ezagutzarik ez esperientziarik izan behar, laguntzeko gogoa besterik ez. Animatu! Ondo pasatuko dugu!

Abuztuaren 13an, larunbata, txosna muntatzen hasiko gara eta abuztuaren 20ra arte egongo gara lanean. Egunero 10:00etan hasiko gara txosnan, Areatzan. Bazkaria egingo da Ekoetxean egunero indarrak hartzeko. Ezinbestekoa izango da goizez egotea zenbatua izateko. Bestalde, abuztuaren 29an, astelehena, goizeko 11:30etan egingo dugu txosnaren desmuntaketa.

Jadanik, txosnako txandetan ere izena eman dezakezu:

Aste Nagusiko txandak aukeratu (Abuztuaren 20tik 28arte):

  • 07:00etatik 12:00etara (Garbiketa).
  • 12:00etatik 19:00etara
  • 19:00etatik 01:00era
  • 01:00etik 07:00etara

Informazio gehiago: bizkaia@ekologistakmartxan.org idatziz edo 944790119 telefonora deituz.

Etorri! Gora jai herrikoiak eta parte hartzaileak! 🥳🥳

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook