Bilbon kolektiboak elkartu dira armak bidaltzearen hipokresia salatzeko, Errusiatiak gasa jasotzen den bitartean

Atzo, Ekologistak Martxan, Greenpeace Euskadi, Ekosozialistak, Gerra hemen hasten da eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Bilboko Moyua plazan elkartu ziren gas fosilaren inportazioa salatzeko eta, era berean, erregai fosilen ustiapena eta nazioarteko gatazken arteko harremana agerian uzteko. Ekitaldi sinboliko horren bidez, adierazi zuten nola gure energia-ereduak erregai fosiletan oinarrituta jarraitzen duen bitartean, ezinezkoa izango dela klima-aldaketa borrokatzea. Horrez gain, erregai fosilen eta, bereziki, gasa, eta nazioarteko gatazken arteko harreman argia ikusarazi nahi izan zuten. “Gaur bertan Zierbenan deskargatu den gasak lotura zuzena du  giza eskubideak urratzen dituen eta giza bizitzak arriskuan jartzen dituen Ukrainako gatazkarekin, milaka pertsona etxetik ateratzera bultzatuz. Horregatik elkartu gara “gasak finantzatzen du gerra” lelopean eta “gerrari ez” ozen esan nahi dugu”, adierazi zuten.

Era berean, Ukrainako erresistentziari armak bidaltzea erabaki izanak dakarren hipokresia ere mahai gainean ipini zuten. “Erabaki arduragabe horrek biktima zibilen balantzean gerra desorekatu baten luzapenean eragin dezakete, herrialde inbaditzailearekin harreman komertzialak mantentzen diren bitartean. Beraz, beste behin oihukatzen dugu: “Gerrarik ez”, bukatu zuten.

Horrekin batera, Europari eta Espainiako estatuko gobernuari eskatu zioten “Errusiako petrolioa eta gasa alde batera uzteko eta energia berriztagarrietan, aurrezpenean eta eraginkortasun energetikoan inbertsioak bultzatuz”.

Ekimenaren antolatzaileek, alde berean gogoratu zuten nola joan den asteartean Europako Batzordeak Europar Batasunak Errusiaren gas fosilaren inportazioekiko duen mendekotasuna murrizteko plan bat argitaratu zuela, Errusiak Ukraina inbaditu izanari eta egungo energia-krisiari erantzuteko. “Gaur eta bihar Europako gobernuburuak Versaillesen bilduko dira plan hau sakonago eztabaidatzeko. Egoera horren aurrean, beharrezkoa da erregai fosilak bertan behera uzteko plan bat egitea, burujabetza energetikoranzko bidezko trantsizioa eta etorkizun ekonomiko eta laboral hobea bermatzeko”. “Nahiz eta gas fosilaren inportazio-iturri berriak bilatzea garrantzitsua izan daitekeen, gas-azpiegitura berrietan edo erregai alternatiboetan inbertitzeak ez du konponduko Europak energia-krisien aurrean duen ahultasuna, eta klima-kolapsoa larriagotzen jarraituko du”, ohartarazi zuten.

Ildo horretan, azpimarratu zuten Bilboko Portuko Bahía de Bizkaia Gas, birgasifikatzeko azpiegitura erdi-publikoa dela, Eusko Jaurlaritzak jabetzaren % 50 duelarik, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten “esku har dezala gas errusiarra inportatzeko kontratuak eteten edo bere instalazioetan deskargatzeko baimenik ez ematen. Kontuan izan behar da Bilbon deskargatzen den gasaren % 40 baino gehiago errusiarra dela”.

Bestealde, gasaren prezio garestiek markatutako elektrizitatearen prezio altuak direla-eta, milioika pertsona egoera ahulean jartzen dituztela salatu zuten. “Hemen elkartu garen kolektiboek merkatu elektrikoaren berehalako erreforma eskatzen dugu, energia berriztagarrien prezioak, merkeenak, fakturan isla daitezen. Era berean, erregai fosilentzako diru-laguntzei amaiera eman behar zaie eta laguntza horiek beroketa sistema jasangarrietara bideratu”, adierazi zuten.

 

  • Twitter
  • Facebook