Urbasa Andia Bizirik talde ekologistak sinadura bilketa hasi du aerosorgailuen instalazioaren aurka

Urbasa Andia Bizirik talde ekologistak Urbasa-Andia mendilerroan aerosorgailuak jartzearen aurkako sinadurak biltzeko kanpaina hasi du. Hona hemen kanpaina honen arrazoia azaltzeko argitaratu duten testua.

Capital Power enpresak 24 aerosorgailu instalatu nahi ditu Abartzuza, Allin, Ameskoa Behea, Gesalatz, Lezaun eta Deierri haraneko mendietan,  Aldane proiektua izenarekin eta beste 12 aerosorgailu Goñi eta Etxauri haranean, Kresada izenarekin.

Aerosorgailu horiek ia 200 metroko altuera hartzen dute, 121 metroko dorrea eta 70 metroko diametroa duten  hegalekin. Horrelako erraldoiak instalatzeko eta, ondoren, mantentzeko, pista erraldoien azpiegitura bat behar da.  Instalazio hauek biodibertsitatearen eragingo lukeen galera eta ikusizko inpaktua eta paisaian izango lukeen eragina  izugarria izango litzateke.

Proiektua hegazti migratzaileentzako igarobide batean kokatzen da, eta ugatza, sai edo sai zuria bezalako espezie babestuen bizitoki da, erroten presentziak asko kaltetuko lituzkeenak.

MANTENDU NAHI DUGU…

  • Herri-lurrak, gure inguruko abeltzaintza mantentzeko.
  • Kalitatea gure turismo-eskaintzan.
  • Gure ikuspegi edo bista zoragarrien edertasuna.
  • Gure bailaretako biodibertsitatea.
  • Bizi-kalitatean eta gure herrietan lan egiteko aukeran.

EZ DUGU AIRESORGAILURIK NAHI, GURE LURRA DEFENDA DEZAGUN.

Sinatu

  • Twitter
  • Facebook