Bilboko Konpartsak-ek jai herrikoien aldeko zozketa antolatu du

Bilboko Konpartsak-ek zozketa bat antolatu du, zeinetan erositako boleto bakoitzarekin zuen laguntza eskaini ahalko duzuen, elkarrekin jai herrikoi eta partehartzaile batzuen garapena sustatzeko.

Boletoaren prezioa euro 1-ekoa da eta Ekoetxean dagoeneko badago salgai (Pelota kalea 5, Bilbo). 

Zozketa data urriaren 30a izango da eta Bilboko Kanpartsak-en sare sozialetan, streaming bidez, honen jarraipena egiteko aukera izango duzue. Bertan 6 zenbaki saritu aterako dira.

Sarituak izateko hainbat aukera egongo da, izan ere 10 lote polit zozkatuko dituzte. Lote hauetan Bilboko hainbat dendek eta tabernek proposatutako produktuak egongo dira, adibidez, bazkari bat “Txukrut”-en edo “La Camelian”, “824 argitaletxea”-ko liburuak, gosaria “Bohemian Lane”-en, “Txarloska”-ko tarta bat edota “Veganamente” dendan gastatzeko bono bat. Bestetik, Txosnak bueltatzen direnerako, hauetan kontsumitzeko bonoak ere egongo dira.

Zorionekoak bazarete eta boleto irabazle bat egokitzen bazaizue, zozketa egunetik aurrera 30 egun izango dituzue Bilboko Konpartsak-en lokalen (c/ Zabalbide nº 5 Bilbao tfno:607653545) zuen saria jasotzeko. Bertan, bale batzuk jasoko dituzue, 2021eko urriaren 31-tik 2022-ko urriaren 31-ra arte erabili ahalko direnak, parte hartu duten denda eta tabernetan edo, ahal denean, txosnetan erabiltzeko.

  • Twitter
  • Facebook