AHTren Aurkako bizimartxaren lehenengo etapa

Atzo abiatu zen Iruñetik Atxondoko AHTaren aurkako akanpadara bizikletaz joateko martxa. Nafarroako Diputaziotik ateratzearen arrazoia argia da: Maria Chiviteren gobernuak Covid ondorengo Europako  diru funtsak AHTa eraikitzeko baliatu nahi dituelako; hori dela eta  euren errefusapen borobilena plazaratu nahi izan dute. Suziria piztu ondoren tropela Iruñeko karriketan barna ibili da. Tren geltokiaren ondoan Sanduzelaiko sare sozialeko bi kidek gaur egungo tren geltokia bere auzoan mantentzeko  aldarria plazaratu dute. Dakizuenez, AHTaren proiektuaren arabera, AHTaren tren geltokia  Etxabañoitzera eraman nahi dute pelotazo espekulatibo baten bidez. Baina  gaur egun bere asmoarekin segitu nahi duten arren, eraikuntzaren egoerak ez du laguntzen. Bukatzeko, Sanduzelaiko kideek tren publiko eta soziala defendatu dute AHT arbuiatuz.

Hamaiketakoa Ororbian dagoen Gladys Enea parkean egin zuten. Itza-Oltzako plataformako kide batek ibarrean AHTak eragingo lituzkeen kalteen berri eman zuen. Izan ere Berokizelaiko lur eremua suntsituko luke estatu espainarreko lur emankorrenetakoak izan arren.

 

Irurtzunen harrera beroa eskaini zitzaion AHTren aurkako  tropelari.  Pikuxar elkarteko egoitza  berriak eskainitako bazkari goxoaz berpizturik txirrindulariak Uharte Arakilera heldu ziren eta AHTren aurkako horma irudiaren ondoan argazki bat atera zuten.

Eguna bukatzeko Etxarri Aranazko  atzoko helmugara iritsi ziren. Karrikestu elkartean ezinhobe afaldu ondoren Leizeak musika taldeak eskakinitako kontzertua dastatzeko parada izan zuten lotara joan aurretik.

 

  • Twitter
  • Facebook