Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak 10 proposamen aurkeztu ditu Basauriko Udalaren 2022ko aurrekontu parte-hartzaileetarako

“Pentsamendu globala eta tokiko ekintza” mugimendu ekologistaren ildo filosofiko eta praktikoa da. Bizi nahi dugun mundu hobeago hori ez dugu etorkizunerako utzi behar, gaurkoan behar dugu, eta bertan bizi dagoeneko. Aldaketa gugan hasten da, gure auzoan, gure herrian. Hamar proposamen, hamar, aurkeztu ditugu 2022ko aurrekontuetan.
Horiekin, azken urteotan landu ditugun gaien errepasoa egiten dugu: ingurumen-hezkuntza, hondakinak, mugikortasuna, baso-berritzea eta kontsumoa. Arlo bakoitzean proposamenak eta alternatibak zehaztu ditugu ingurumenarekiko errespetuan kontzientziatuago dagoen herria eraikitzen hasteko. Proposamen guztiak informazioan eta hezkuntzan oinarritzen dira, oinarriak bait dira aldaketa pertsonal eta kolektiboa abiarazteko . Proposamenak irakurri. Ekologistekin bat egin, ekologikaz bizi.
  • Twitter
  • Facebook