COVID-19 ondoren ere garrarioaren deskarbonizazioari ekin beharko zaio

  • Eskutitz baten bidez, Ekologistak Martxan taldeak automobilgintzak flota berritzea sustatzeko eta helburu klimatikoak murrizteko egindako eskaerei jaramonik ez egiteko eskatu dio Gobernuari.
  • Baliabide publikoek krisiak gutxien kaltetu dituenei autoa estreinatzen lagundu ordez, gizarte eta osasun zerbitzuak indartzeko, baita pertsonak ere salbatzeko erabili beharko lituzke adierazi du erakunde ekologistak.
  • Bizitza erdigunean jarriko dituzten jarduera ekonomikoak bultzatuz, bidezko eta premiazko birmoldaketa sustatu behar da.

Martxoan autoen matrikulazioak behera jaitsi zuela iragarri du automobilgintzako ugazaberiak, ANFACek. Ondorioz, sektorea suspertzeko plana eskatu dio Gobernuari osasun krisia betean.

Automobilgintzak erakunde publikoei egindako laguntza-eskaerak ez dira COVID-19ren pandemiaren ondorio, baizik eta etengabekoak. Izan ere, martxoaren 2an, krisia baino lehen, ANFACek Gobernuko presidentearekin elkartu zen 54.000 milioi euroko inbertsioa eskatzeko.

ANFACen eskaeren aurrean, Ekologistak Martxan taldeak gutun bat bidali die Trantsizio Ekologiko eta Industriako ministroei, ibilgailuentzako ‘renove’ plan bat eskaintzeko unerik txarrena dela hau ohartarazteko.

Erakunde ekologistaren arabera, orain inoiz baino gehiago funts publikoak pertsonak babesteko eta osasun sistema hobetzeko erabili behar dira, ez krisia gutxien jasan dutenek funts horien laguntzarekin autoa estreinatzeko. Gainera, ‘renove’ planek ez dute laguntzen kutsadura hobetzen ezta CO2 emisioak murrizten ere.

Bestalde, aurten saldutako auto berrien batez besteko CO2 isuriak 95 g/km-koa izan beharko lirateke, baina ANFAC ugazaberia kidea den Europako fabrikatzaileen elkarteak (ACEAk) isuriak murrizteko helburuak lasaitzeko eskatu du. Eskaria Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari martxoaren 25ean bidalitako gutun baten bidez egin da. Hori betez gero, 2050ean garraioa deskarbonizatzeko helburua betetzea zaila izango litzateke.

COVID-19ren krisi ekonomikoari aurre egiteak ez duela helburu klimatikoetan murrizketarik ekarri behar azpimarratu dio Ekologistak Martxan taldeak Gobernuari. Erakunde horren Garraio koordinatzailea den Nuria Blazquezen arabera, “konpromiso klimatikoak atzeratzea ezin da aukera bat izan. Espainiako Estatuan, 2018an, garraioaren sektoreak berotegi-efektuko gasen isurketen %27 izan zela kontuan behar izan da. BEG emisioen iturri nagusia autoak dira bereziki; izan ere, garraioaren emisioen %60”.

Industriak presio handiagoa behar du –dio Blazquezek– helburu horiek betetzeko eta milioi askoko isunak saihesteko, Espainian saldutako auto berriek CO2 isurketak areagotu baitituzte 2016tik aurrera. Zerga Agentziaren datuen arabera, CO2a 2016an 113 g/km izatetik 119 g/km izatera 2019an igaro da, industriak bere betebeharra egiten ez duenaren adierazgarri.

Klimaren aurkako SUV‘ txostenean Ekologistak Martxan erakundeak adierazi duenez, lotura argia dago emisioen gehikuntzan eta azken urteotan SUV autoek salmentetan izan duten protagonismoaren artean, dagoeneko merkatu-tasaren %46 baitira. Hori ere onartu du Europako Ingurumen Agentziak.

Halaber, COVID-19ren krisi ekonomikoak auto berrien batez besteko emisioak gutxitzea ekarriko duela iragarri du erakunde ekologistak. Fenomeno hori 2009an, aurreko krisiaren ostean, ikusi zen, saldutako auto berrien CO2 isurketak %5 jaitsi ziren eta. Joera hori merkatuaren portaera-aldaketa baten ondorio izan zen. Erosleek automobil-modelo merkeenak lehenetsi zituzten. Horiek  txikiagoak eta ez hain indartsuak ziren, eta ondorioz, gutxiago igortzen zutenak ere. Gaur egun, gutxienez 35 txiki eta ertain ibilgailu daude merkatuan, 95 g/km-ko helburuaren azpitik daudenak.

Azkenik, eskutitzak gogorarazten du automobilgintzak berak aurreikusten dituen eszenatokietan ibilgailu pribatuen kopuruaren murrizketa nabaria ematen dela; beraz, lehenago edo geroago industriaren desazkundea gertatuko dela. Horregatik, ez du inongo zentzurik beharrezko aldaketa horiek abian jartzeko astirik ere ez daukagunean, prozesua bera atzeratzeak. Orain da automobilgintzaren birmoldaketa hasteko unea.

“Gobernuak ez du onartu behar Diesel Gate bezalako eskandaluak izan dituen industria baten xantaiarik, herritarren osasunean ondorio larriak eragin baititu. Industriaren langileak babestu behar ditu, baina bizitza erdigunean jarriko duten jarduera ekonomikoetarantzako bidezko eta premiazko birmoldaketa prozesu bati ekin behar dio «, azpimarratu du Blazquezek.

  • Twitter
  • Facebook