Hiri-airearen kutsadura %46 jaitsi da Euskal Herrian martxoko bigarren hamabostaldian

Espainiako hiri-airearen kalitateari buruzko COVID-19ren krisiaren ondorioakdeitutako txostenak trafikoaren murrizketa zorrotzak inoiz ez bezalako hobekuntza, legezko mugen eta OME gomendioen oso azpitik, hain zuzen ere, ekarri diola airearen kalitateari ondorioztatzen du

    • Indarrean dagoen alarma egoeraren ondorioz, zirkulazioa murrizteko neurriak hartu ziren; hortaz, martxoaren 14tik 31ra bitartean nitrogeno dioxidoa jaitsi egin da Estatuko hiri nagusietan

    • Kutsaduraren murrizketa hori izugarrizko egoera batean gertatu dela azpimarratu du erakunde ekologistak; izan ere, arazo larriak eragiten ari zaie pertsona askori

Lehenik eta behin, Ekologistak Martxan taldeak pandemia jasaten ari diren pertsona guztiei elkartasuna adierazi nahi die, baita osasun eta gizarte larrialdiari aurre egiten ari diren funtsezko zerbitzu publikoei ere.

Ecologistas en Accion taldeak Euskal Herrian, Ekologistak Martxan taldeak gauzatutako txostenak nitrogeno dioxidoaren (NO2) datu ofizialak aztertzen ditu. Datu horiek 2020ko martxoa eta aurreko hamar urteak bitartean Espainiako Estatuko 24 hiriren artean banatutako 125 neurketa-estaziotan jaso dira. Beraz, azken hilabeteko hiriko airearen kalitatearen argazki finko bat aurkezten du, alarma egoera eta konfinamendu-neurriak deklaratu aurretik zein ondoren.

Ondorio nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Martxoaren 14an alarma egoera adierazi zenetik, Espainiako hiri nagusietan nabarmen murriztu dira nitrogeno dioxidoak (NO2) eragindako kutsadura atmosferikoaren maila; izan ere, jaitsiera hori, azken hamarkadaren egun berberekin alderatuz, %55 izan da.

  • Euskal Herria ez da ezberdina izan eta bataz besteko kutsadura murrizketa azkenengo hamarkadari erreparatzen badiogu %46 izan da: %54 Vitoria-Gasteizen, %49 Iruñan, %41 Donostin eta %40 Bilbon.

  • Donostiako erregistro puntuak Añorga, Easo, Puio, Tolosa Hiribidea eta Ategorrietan daude, eta azken hori motordun trafikoaren murrizketa gehien nabaritu duena da.

  • Vitoria-Gasteizko erregistro puntuak Los Herran, Martxoko 3 Plaza eta Gasteiz Hiribidea izan dira, eta azken horiek motordun trafikoaren murrizketa gehien nabaritu dutenak dira.

  • Bilboko erregistro puntuak Europa Parkea, Arraiz, Mazarredo eta Maria Diaz de Haro izan dira, eta azken hori motordun trafikoaren murrizketa gehien nabaritu duena da.

  • Iruñako erregistro puntuak Iturrama, Rochapea eta Gurutze Plaza izan dira.

  • Airearen kalitatearen hobekuntza orokorra izaten ari da, hirietako erdiguneetan zein kanpoaldeetan, zirkulazioa mugatzeko neurriak orokorrak izan diren bezala. Erregistratutako kutsaduraren artean bada alderik: handiagoa da trafikora bideratutako estazioetan hiri-hondoko estazioetan baino.

  • Aztertutako hiri guztietan, alarma egoeran erregistratutako NO2en maila azken hamarkadako martxoko bigarren hamabostaldiko baxuena da. Horrez gain, muga-balioaren eta OMEren urteko gidaren oso azpitik mantentzen dira, zirkulazio-estazioetan martxoan atari hori maiz gainditzen denean.

  • Lurraldeei begiratuta, kantauri itsasoko ertzako hirietan kutsadura gutxiago murriztu da, beharbada zehaztu gabeko faktore meteorologikoengatik. Mediterraneoko itsasertzeko hiriek, ordea, NO2 maila gehien jaitsi dituztenak dira, batzuetan landa-estazioetako kontzentrazioak eman arte.

  • Euriek eta martxoko ezegonkortasun atmosferikoak ere asko lagundu dute airearen kalitatea hobetzen.

  • Nitrogeno dioxidoa (NO2) autoen ihes-hodiek isurtzen duten kutsatzaile ohikoena da (baita industria eta etxe galdarek ere); hortaz, haren bilakaera erabat lotuta dago motordun trafikoaren isurketekin, hiriko airearen kalitatean eragiten duen faktore nagusia baita.

  • Carlos III Osasun Institutua eta Europako Ingurumen Agentziaren arabera, NO2ak 7.000 heriotza goiztiar inguru eragiten ditu urtero Estatuan. Gas narritagarria da, arnasketako gaixotasunak larriagotzen dituena eta infekzioekiko erresistentzia murrizten duena; beraz, haren murrizketa zorrotza albiste ona da, gaur egungo osasun-larrialdiko testuinguruan.

  • Txostenaren xede ez diren arren, partikula esekiak (PM10 y PM2,5) eta ozonoa ere nabarmen gutxitu dira martxoko bigarren hamabostaldian. Nitrogeno oxidoen (NOx) emisioen, hau da, ozonoaren kutsatzaile aitzindari nagusiaaren, murrizketa zorrotzak, egoera horretan lagundu ahal izan du, eguraldi ezegonkor eta euritsuarekin batera.

  • COVID-19 gaixotasunaren krisiak erakutsi du motordun trafikoaren murrizketa eta mugikortasun jarraibideetan izandako aldaketak direla hirietako airearen kutsadura murrizteko tresnarik onenak. Halere, heriotzak eta arazo larriak sortzen ari den muturreko egoera batean gertatu da.

Azken finean, koronabirusaren pandemiak sortutako egoera lazgarri honek Ekologistak Martxan taldeak eta komunitate zientifiko osoak behin eta berriz esaten dutena berresten du: hirietako trafiko motorduna murrizteak ondorio argiak dituela kutsadura gutxitzean, eta horrek, aldi berean, osasun publikoaren hobetze nabarmena dakarrela.

Krisi gogor honetatik, konfinamendutik eta pertsonen zirkulaziorako mugetatik behin aterata, egiaztapen horrek hiri-mugikortasuneko politiken bidea adierazi beharko lituzke, asmo handiko emisio txikiko eremuak ezarriz, garraio publikoa berreskuratuz eta bizikleta eta oinezkoen zirkulazioa indartuz, ibilgailu motordun pribatuaren ordezko garraiobide gisa.

Txosten osoa: https://www.ecologistasenaccion.org/140177

  • Twitter
  • Facebook