Larrialdi Klimatikoaren aldeko Aliantza urtarrilaren 25ean Zallan “Gure osasunaren alde / Por nuestra salud” lelopean manifestazioarekin bat egiten du

Larrialdi Klimatikoaren aldeko Aliantzaren izenean, eta zehazki Güeñes Bizia Plataformaren izenean, datorren larunbatean Zallan eta Güeñesen egingo den manifestaziora deitu nahi zaituztegu. Goiburua izango da “Gure osasunaren alde / Por nuestra salud”.

Bi herri horietan, eta gure etxeen aurrean, biomasa planta baten kutsadura jasotzen dugu. 350 tona eucalipto eta pino enbor erretzen ditu egunero; eta hori, egurra lehortzeko prozesu baten ondoren, 1000 tona-ko basoren mozketa suposatzen du. Egunero!

Horrekin, enpresak orduko 5MWh energía lortzen du (adibide moduan, Zallak duen behar energetikoa estaltzeko nahikoa ez dena).

CSICeko zientzalariek gure kasua aztertu dute eta Zallara etorri dira planta hauek isurtzen dituzten kutsatzailleen arriskuak esatera. Argi esan ziguten: horrelako aktibidade bat ezin da egin hirigunetik 5 kilometro baino gutxiagora.

2018an, 800 zientzalariK manifestu bat aurkeztu zioten Europako Parlamentuari, honako hauek aipatuz:

  • Biomasa erretzearen bidez energía lortzea baztertu egin behar da, guztien artean kutsatzailleena delako.

  • Energia lortzeko modu guztietatik, horduko KW bat sortzeko atmosferara carbono gehien izurtzen duena da. Ikatza baino gehiago!

Horregaitik; Urtarrillaren 25ean behar zaituztegu.

Klimaren aldeko jardunaldia antolatuko dugu; eguerdiko 12etatik aurrera, hainbat ekitaldirekin.

Eta noski, ekitaldi nagusia manifestazioa izango da: arratsaldeko 17:00etan, Aranguren Plazatik irten eta Glefaran Biomasa empresaren sarreraino.

Zuen zain, mila esker eta larunbatera arte!

  • Twitter
  • Facebook