Madrilgo COP25 gailurraren kontrako abenduaren 6ko manifestazioara, autobusa Bilbotik

Datorren COP25a Madrilen izango da, abenduaren 2tik 13ra. Gizarte-mobilizaziorako, inoiz ez bezalako aukera izango da. Zatoz gailurraren kontra Madrilen abenduaren 6an, 18:00etan Atochatik irtengo den manifestazio handira.
Hashtag-a: #COPforFuture

Madrilgo manifestaziora ahalik eta jende-kopururik handiena bideratu nahirik, Klima Larrialdiaren aldeko Bizkaiko Aliantzak autobusak antolatu ditu.

Prezioa: 15 € (prezioa berbera da, joan-itzulirako zein joanaldirako bakarrik).

Joan-itzulia egun berean:
Joanaldia: 10:00etan, Bilboko San Nikolas elizaren aurrean.
Itzulia: goizaldeko 01:00etatik; tokia zehazteke (datuok alda daitezke).

Eman izena!
Online formularioan: http://labur.eus/klimaCOP
Ekoetxean, Pilota kalea 5, Alde Zaharra (Bilbo): astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara.

Info +: labur.eus/COP25

  • Twitter
  • Facebook