Berta Caceresen erailketa; kondenak bai, justizia ez

  • Berta Caceresen hilketaren sententzia argitara eman eta Ekologistak Martxanek justiziarik gabeko kondena izan dela salatu du.

  • Talde ekologistak epaiketa irregulartasunez beteta egon dela eta honen eraginez hilketaren benetako errudunak nortzuk diren argitu gabe geratu dela esan du.

Goizaldean ezagutu da 2016an Berta Caceresen hilketaren aurkako epaiketaren sententzia. Zortzi auziperatuetatik zazpi erruduntzat jo dituzten arren, hilketaren benetako buruak ez dituzte kondenatu, ezta Gustavo Castro hiltzeko saiakera egin zutenak ere ez.

Ekologistak Martxanek prozedura guztian eman diren irregulartasunak salatu ditu. Besteak beste, Honduraseko Ministeritza publikoak bere gain informazio klasifikatua duela argitu dute, non argi ikusten den DESA enpresak hilketa burutu dutenekin zuzeneko erlazioa duen. Gogoratu DESA enpresa, Berta Caceresek hain tinko borrokatu zuen Agua Zarca poiektu hidroelektrikoaren arduradun nagusia dela.

Talde ekologistak epaiketa prozesua irregulartasunez beterik dagoela adierazteko manifestu bat argitaratu du: Berta Caceresen familiak Ministerio Publikoak antzemandako probak ikuskatzeko izandako oztopoak, eskuraturiko objektuen analisi falta edota prozesu guztian zehar familia eta lagunak ordezkaritzarik gabe uztea salatzen dute bertan.

Ekologistak Martxanen ustetan, Honduraseko estatuak prozedura judizial guztian zehar Berta Caceresen familia eta lagunek ordezkaritza izatea bermatu beharko luke.

Honen guztiagatik talde ekologistak, gertatutakoaren inguruko ikerketa zehatza egitea eskatu du, hilketaren benetako arduradunak zeintzuk diren argitu eta epaitzeko asmotan.

  • Twitter
  • Facebook