Ekologistak Martxanek Euskadiko aire kalitatearen txostena aurkeztu du

Haize garbirako 2017ko txostena betetzeko, kutsaduraren kontrolerako 52 guneetako datuak jaso dira, Eusko Jaurlaritzako eta Bilboko Portuko Agintaritzako sare direnak. Aipatzekoa da, Pasaiako Portuko Agintaritzak ez dituela airearen kalitatearen neurgailurik. Gainera, Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatearen neurketan, ez ditu kontuan hartzen hainbat gune publiko, Bilboko Portua esaterako. Horren ondorioz, gune hauetako neurketak ez dira Europako Batzordera bidaltzen. Gune hauetakoen artean dago, Bilboko trafiko estazioa, azken urteotan nitrogeno dioxidoko muga baloreak gainditu dituena.

Azken urteotan gainera, Arrigorriaga, Portugalete,Elorrieta, Indautxu, Zorrotza, Santa Ana eta Getxoko hainbat estazio ezabatu dira. Horrek indarra kendu dio kutsaduraren kontrolari, Nerbioi Baxua bezalako emisio guneari. Honegaitik guztiagatik beharrezkoa da, Eusko Jaurlaritzak gure komunitatean airearen kalitatea neurtzeko ebaluazioak egin eta hobetzea. Euskadin 2017an gertakari handiena izan zuten kutsatzaileak nitrogeno dioxidoa (PM10 y PM2,5 partikulak) eta ozono troposferikoa izan ziren. Nitrogeno dioxidoari dagokionez, bigarren urtez Bilbok legediak ezartzen duen balio mugatua gainditu zuen, nahiz eta hala ere, Eusko Jaurlaritzak ez duen haintzakotzat hartzen.

Algortako tren geltokian kutsatzaile honentzako ezarritako ordutegi maximoa 3 aldiz gainditu da. PM10 eta PM2,5 partikulek Nerbioi Baxuko industria guneak harrapatu zituen batez ere, (Algorta, Barakaldo, Basauri, Erandio, Santurtzi), Ibaizabal Goikoa – Deba Goikoa (Durango, Amorebieta) eta Goiherri (Zumarraga), baita Donostiako Añorga industria gunea ere.

Bilboko Portuko egoerak aipamen berezia merezi du, hemengo hiru neurketa estazioek PM10 eta PM2,5 mailak egun eta urteko gomendioak gainditu zituen, Santurtzi edota Getxoko aire kalitatea zuzenean bermatuz.

Hain zuzen ere, Bilboko Portuko estazioa pasa den urtean OMSek gomendatzen duen Azufre Dioxidoaren maila 3 aldiz gainditu zuen bakarra izan zen, Petronor alboan duen San Julianekin batera.

Ozono troposferikoaren kutsaduraren ondorioz, euskal sarearen zortzi estaziok OMSek gomendaturiko balioa baino 25 gainditze gehiago izan zituzten. Datu txarrenak Urkiola, Agurain, Jaizkibel eta Elciegon eman ziren. Azkenik, Jaizkibel, Arraiz, Europa Parkea, Urkiola, Zalla eta Valderejon emandako gainditzeen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak ez zuen inolako argibiderik eman, ez eta toki hoietatik gertu bizi ziren sentsibilizazio handiko pertsonei ere.

Eusko Jaurlaritzak datu ofizialak ematen dituen bitartean, Euskadiko labore, mendi eta paraje naturalak mehatxatuak daude ozono maila altuegatik, horrek landaretza suntsitu dezake. Hala ere, Euskadiko klimaren ezaugarrien ondorioz, ozono maila hauek ez dira gainerako Estatuan izan daitezkeen bezain handiak.

Konklusioz, Euskadik hainbat kutsadura gune ditu: Nerbioi Baxuko gunea, industria alde ugariz eta trafikoz inguratzearen eraginez, Euskadin dauden industria gune desberdinak eta Bilbo, Donosti eta Gasteiz hirietan jasaten den trafiko astuna. Gune hauen ondoko hiri, herri zein paraje naturalek ere ondorio larriak jasango dituzte.

Hau guztiaren ondorioz, Euskadiko 1,4 milioi biztanlek osasunarentzat biziki kaltegarria den haizea arnasten dute. Biztanleariaren %40 gune kaltegarrienean bizi dira, Nerbioi Baxuko ingurunean, biztanleriaren herenak landeratzako kutsagarria den haizea arnasten duen bitartean.

Eusko Jaurlaritzak bere aldetik ez du egoera hau konpontzeko inolako plan berezirik aurkeztu, eta aurkezturikoen artean hobekuntza nahikoak ematen ez dituzten planak aurki ditzakeguz, honako txostenak argitu duenez.

Txosten osoa irakurri (gaztelaniaz)

  • Twitter
  • Facebook