‘Rios Hormonados’ txostenak agerian uzten du Estatu mailako zein Euskadiko ibaiek duten plagizida maila altua

 

  • 2016an 47 sustantzia plagizida ezberdin topatu ziren espainiar Estatuko ibaietan.
  • Euskadin aztertutako 55 sustantzietatik 17 topatu dira. 17 horietatik 14 disruptore endokrinoak izan daitezke eta 15 legez kanpokoak dira, lindanoa eta susimeroak barne.
  • Topatutako pestiziden %70a duten kutsadura mailarengatik debekaturik daude eta erdia baino gehiago disruptre endokrinoak dira.
  • Ibai arrorik kutsatuenak nekazaritza intentsibo maila altua dutenak dira.

Ecologistas en Acción eta Pesticide Action Network Europe en artean eginiko ikerketaren ondorioz prestatutako ‘Rios Hormonados’ txostenak agerian uzten du iberiar penintsulako ur superfizialek pairatzen duten plagizida kutsadura altua. Ikerketa, 10 Konfederazio Hidrografikoetako Uren Kalitatearen Bigilantzia Programetako datu ofizialetan oinarriturik dago, hartutako datuak ematera beharturik baitaude.

Glifosatoa da Euskadiko ibai arroetan gehien topatu den plagizida, herbizida toxikoaren erabilera maila altuaren erakusgarri.

Lindanoa eta bere isomeroen hondakinak, aztertutako 10 ibai arroetatik 7tan topatu dira. 90′ hamarkadara arte Insektizidaren ekoizpen prozesuan gertatutako hondakinen kudeaketa txarra agerian utziz.

Txosten osoa

 

  • Twitter
  • Facebook