Ura bizitza da Eman ala kendu egiten digute?  

Martxoak 22, Uraren mundu mailako Eguna

 

Duela urte bete, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak ondorengo hitzekin amaitu zuen bere diskurtsoa: “Uraren mundu mailako egun honetan, ur baliabideen kalitatea, kudeaketa eta babesa hobetzeko ardura berretsi dezagun, pertsona guztiek bizitza duina eduki ahal izateko historikoki garatu dugun kanpainarekin jarraituz.

2017ko martxoaren 22a,

Garapen jasangarrian funtsezko elementua da ura. Ur baliabideak eta hauekin erlazionatutako zerbitzu guztiak berebiziko garrantzia dute pobreziaren murrizketan, garapen ekonomikoan eta ingurumenaren jasangarritasunean. Biztanlegoaren ongizatea dakar urak, garapen inklusiboa eta milioika pertsonen bizitzetan eragin positiboa dauka, elikadura zein energia segurtasunean, gizakion osasunean eta ingurumenean duen eragina oso garrantzitsua baita.

Lindano Oiolan

Bitartean, EBean debekaturik dagoen sustantzia arriskutsu honek gure uraren kalitatea kaltetzen jarraitzen du Euskadiko hainbat puntuetan:

  • Zadorra ibaian, Ebroko ibai-arroan
  • Ángela errekan, Oiolako urtegian. Ekialdeko Kantaurialdeko ibai-arroa.

Aitzitik, oraindik ere ez da inongo ekintza planik garatu sustantzia horiek ezabatzeko.

Ekintza planik ez

Gure plan hidrologikoak, Uraren 2000/60/CE Zuzentarauak ezartzen dituen baldintzak jarraituz idazten dira eta ingurumenarekin lotutako zenbait helburuen komplimendua bermatu beharra daukate; tartean, 2012tik aurrera, sustantzia arriskutsuak ezabatzeko aurrera eraman beharreko derrigorrezko ekintza planen garapena. Hala eta guztiz ere, gure plan hidrologikoek ez dute horrelako ekintza planik.

Noiz hartuko ote dira, 2008tik sufritzen dugun arazo hau konpontzeko beharrezko neurriak?

Jarraituko ote dituzte gure instituzioek (Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Uraren Agentziak, Aldundiek eta Udaletxeek) Nazio Batuetako gomendioak? Sustantzia arriskutsuak ezabatzeko ekintza planak prestatuko ote dira? Egun, indarrean dauden lege eta arautegiak errespetatuko al dituzte?

Lurra kutsaturik dagoenean, kutsadura hori ur-masara iristen da isurketen bidez

Gure lurzoruak osasuntsu daudenean, ur garbiaren hornidurarako funtsezko papera betetzen dute, baita lehorte eta uholdeen aurrean errekuperatzeko ere. Lurrak ura hartu eta gorde egiten du, lur-landaketarako erabiliz; modu honetan, lurrunketa mailarik bajuena lortuz.

Eman zure sinadura lurra salbatzeko

  • Twitter
  • Facebook