Ekologistak Martxanek II. Baso Jardunaldiak antolatu ditu

jornadas-forestales-muy-baja-resolucionEuskadiko basoetako egoera sakontasunean aztertu eta basoen kudeaketa egiteko modu berriak ezagutzeko asmoz antolatu dituzte Ekologistak Martxan eta Bizizaleak Kultur Elkarteek, Bilboko Udalaren
diru-laguntzarekin, azaroaren 8tik 19ra bitartean 
gauzatuko diren bigaren jardunaldi hauek. Bost 
egunetan zehar, hamar adituk jardungo dute gai
horien inguruan.

+ Kartela ikusi

Azaroaren 8an, asteartea, jardunadiak aurkeztuko dira eta Euskadiko basoei buruzko bi hitzaldi emango dira, eboluzioa eta garrantzia jorratuz; 10-ean,
osteguna, baso-landaketei buruzko hitzaldiak emango dira UPV/EHU adituen eskutik. 15ean, asteartea, 
naturari hurbilean gauzatzen den baso-kudeaketa,
Prosilva izenekoa, ezagutuko dugu. 17an, osteguna, esperientzia
alternatiboei buruz bi hizlariak izango dira. Eta 19ean, mendi irteera;
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan dagoen Amunategi errekaren ibarra
bisitatzera joango gara. Bertan, Lurgaia Fundaziotik gauzatzen ari den
berreskurapen ekologikoa ezagutzeko aukera izango dugu.


Ikusi jardunaldien egitaraua hemen
  • Twitter
  • Facebook