Udal eta foru- hauteskundeetarako ingurumen-proposamenak

botuaDatorren maiatzaren 24an udal eta foru-hauteskundeak izango direla-eta, Ekologistak Martxanek ingurumenari buruzko proposamen-sorta prestatu du. Honako gaiei buruzko konpromisoak jasotzen ditu: udal plangintza, hondakinak, ingurugiroa, garraioa, energia, kutsadura akustikoa, elikadura-burujabetza, kontratazioak eta demokrazia eta parte-hartzea. Dokumentu osoa kontsultatzeko, egin klik hemen.

Proposamen horien eta Bilbok ingurumenaren aldetik bizi duen egoeraren inguruan eztabaidatze aldera, hauteskunde-eztabaida antolatu dugu, Bilboko Udalerako hainbat hautagairekin Maiatzaren 14an Ekoetxean, besteak beste PSEko, PPko, EHBILDUko eta UDALBERRIko ordezkariek hartu zuten parte. EAJ-PNV ere gonbidatua izan zen, baina ez zen eztabaidara agertu.

unnamedEztabaidaren abiapuntua Ekologistak Martxanek alderdiei banatutako galde-sorta batean oinarritu zen, honako gai hauei buruzkoa: materia organikoaren bilketa selektiboa egiteko plana, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren egoera, Bilborako eremu naturalen plana, energia berriztagarriak ezartzeko proposamenak eta gardentasuna eta demokrazia partehartzailea areagotzeko proposamenak:

Ekologistak Martxanek konpromiso argiak eskaini zizkien eztabaidan parte hartu zuten alderdiei, “Ekologistak Martxan udal-hauteskundeen aurrean – Bilborako proposamenak 2015” agirian biltzen diren proposamenetan oinarrituta.

PROPUESTAS BILBO 2015.Hiri-hondakin solidoen kudeaketan aurrera egiteko eta hobetzeko beharra aitortu zuten parte-hartzaile guztiek, ezbairik gabe, baina bakoitzak bere ekarpenak eginda. Horren haritik, PSOEk, UDALBERRIk eta EHBILDUk, udalerri osoan materia organikoaren bilketa selektiboa egite aldera, 5. edukiontzia ezartzeko konpromisoa berretsi zuten. PPk, aldiz, sistema hori gutxinaka ezartzearen alde egin zuen.

Parte-hartzaile batzuen aldetik, anbiguotasuna eta zehaztapen-eza izan ziren nagusi, energia berriztagarriak erabiltzeko planak, dagoeneko onartuta dagoen A30 plana edo eremu naturalen (Pagasarri, Artxanda eta abar) garapen- eta babes-planak definitzeko garaian.

Honekin batera Bilboko Biziz Bizi erakundeak ere bizikletaren erabilpena bultzatzeko beste proposamen bat (11 atalekoa) aurkeztu du hauteskundetarakorako, eta baita ere Fracking Ez erakundeak, teknika honek aurrera jarrai ez dezan gure geografian.

  • Twitter
  • Facebook