AHTren aurkako II. bizikleta martxa desobeditzailea

Egitaraua /Programa

Uztailak 25 Ostirala

12’30: Martxaren hasera ekitaldia eta irteera. Durangoko Andra Mari plazan / Acto inicial de la marcha.

13’30: Gaztelu auzora bisita (Durango-Beasain autobidearen obrak kalteturiko baserri auzoa)

14’30: Abadiño. Bazkaria. 16’00: Abadiñotik abiatzen gara.

16’30: Santixa auzoko jaixetan geldiunea (Atxondo)

17’00: Elorrio. 17’30: AHTak Elorrion kalteturiko baserritar Aitor Solozabalekin enkontrua.

18’30: Atxondo (Apata). “AHTrik EZ! Herriak Bizirik!”. AHTren aurkako ekitaldia. 20’00: Afaria. 21’00: Mahaingurua Atxondoko Gaztetxean: “AHTren aurkako borroka: iragana eta geroa”, Dabid Cobos (Atxondoko alkate Ohia), Mila Elorza (AHT Gelditu! Elkarlana) eta Luis Iriarte (AHT Gelditu! Nafarroa) / Mesa redonda sobre el pasado y el futuro de la lucha contra el TAV.

Larunbata 26: ATXONDO-ZORNOTZA-DIMA:

9’30: Irteera Atxondotik.

12’00: Zornotza. 12’30: Boroa: Zentral termikoaren gatazkari buruz informazioa “Zornotza Bizirik!” taldearen eskutik / Información sobre el conflicto de la central térmica.

Leginetxe: zornotzarrek AHTren aurka erresistentzia ekimena egin zuten.

17’00: Lemoa.

17’30: Igorre.Aparioko eta Zeanuriko harrobien arazoaz geldiune informatiboa / Parada informativa sobre la problemática de las canteras en Arratia.

19’00: Dima.

20’30: Afaria Gaztetxean eta martxan bildutako jendearen arteko aurkezpen batzarra / Asamblea de presentación de las personas reunidas en la marcha.

Igandea 27: DIMA-GALDAKAO-LARRABETZU-GERNIKA:

9’30: Irteera Dimatik.

11’00: Usantsolo

11’30: Bekea AHTak kalteturiko auzora bisita eta hamaiketakoa.

12’30: Galdakao. Ongi-etorria.

14’00: Larrabetzu. Bazkaria.

16’00: PTPri buruzko solasaldia Txema Pico-rekin / Tertulia sobre el PTP.

17’30: Larrabetzutik abiatzen gara.

18’45: Muxika. “Auzokoa” baserrira bisita.

20’00: Gernika. Ongi-etorria. 20’30: Afaria

22’00: Kontzertua Gernikako Astra-n.

Astelehena 28: GERNIKA-BAKIO-LEMOIZ

9’30: Irteera Gernikatik. 10’30: Sukarrieta: “Guggenheim 2” egitasmoak kalteturiko ingurura bisita informatiboa / Visita informativa al lugar afectado por el proyecto del “Guggenheim 2”

12’00: Bermeon ongi-etorria eta hamaiketakoa. 14’00: Bazkaria Matxitxako inguruan.

15’30: Bakio. Ahoztar Zelaietarekin hirigintza espekulatzailearen aurkako paseo informatiboa / Paseo informativo sobre el urbanismo especulativo con Ahoztar Zelaieta (autor de “Los jóvenes burukides del PNV”). 17’00: Bakiotik abiatzen gara.

18’00: Lemoizko zentral nuklearraren hondakinak eta azalpenak / Panorámica sobre las ruinas de la Central Nuclear de Lemoiz en la cala de Basordas y explicaciones.

19’00: Lemoiz. 20’00: Afaria. 21’00: Mahaingurua:“Lemoiz: borroka antinuklearraren mugarri”, Carlos Alonso (Komite antinuklearrak), Torre Altonaga “Medius”, Juantxo Estebarantz eta Talaia Elkartea (Lemoizko bizilagunak) / Mesa redonda sobre “Lemoiz: un ejemplo de lucha antinuclear”.

Asteartea 29: LEMOIZ-GETXO-SANTURTZI:

9’30: Lemoiztik abiatzen gara.

10’00: Armintza. BIMEP energia instalazioaz azalpen informatiboa.

11’00: Plentzia. Uribe Kostako harrera ekitaldia Astillero plazan.

11’20: Plentziako tren geltokian, Txipioko padura: garaipen baten kontaketa, “Txipio bai” taldearen eskutik.

12’00: Txikizioa Barrikan (Barrikako sarreran).

12’20: Sopelako gasolindegitik pasako da.

12’35: Azkorriko basoaren sarreran Sopelatik etorrita:Muga fisiko eta naturalak, errepide berriaren inguruko azalpenak.Azkorriko basoa ezagutzen oinez.

13’15: TOSUtik ez dira pasako! Ekimena Tosuko landan (Getxoko Andra Mari)

14’00: Bazkari herrikoia TOSUn, Andra Mariko bizilagunen eskutik.

16’00: Martxa jarraitu, buelta Algortatik.

16’30: Portu zaharra, txonbo herrikoia sirenoarekin.

17’30: Dragarik ez! Azalpentxoa (Portu zaharrean)

18’30: Itzulbaltzetako Santa Eugenia plazan, Getxoko egoera urbanistikoaren azalpena. Eta jokoak

19’30: Lekukoa pasa Ezkerraldeari (puente kolgantean).

20’00: Santurtziko “La Kelo” Gaztetxean. Afaria.

21’30: Hitzaldia / Charla de Salhaketa “Contra las reformas penales del gobierno”

Asteazkena 30: SANTURTZI-MUSKIZ-ZALLA:

10’00: Santurtzitik irteera. 11’00: Zierbena:Superportuaren erokeria, azalpenak.

13’00: Muskiz: Petronor Coke planta… negozio zikiña!

14’00: Bazkaria Muskizen. 16’00: Muskizetik abiatzen gara.

18’00: Zalla: Enkarterrietako Fracking EZ taldearekin solasaldia.

20’00: Afaria. 21’00: Hitzaldi-tailerra:“Erresistentzia eta ekintza zuzena metodoak”, Itoizko Solidario baten eskutik.

Osteguna 31: ZALLA-BARAKALDO-SESTAO

9’30: Zallatik irteera. 10’00: Zabalgarbi-ren hondakindegi txokikoaz azalpenak.

12’00: Alonsotegi: Zabalgarbi errauskailuaren aurkako bisita informatiboa.

14’00: Bazkaria

17’00: Barakaldo: Ezpitsuko paduren defentsan egin zen borrokaz azalpena.

18’00: “AHTren dirua, gastu sozialentzat”: Berriotxoak taldearekin.

19’30: Sestao. Ongi-etorria Txirbilenea Gaztetxean. Afaria

22’00: Antzerkia: SOStemible, Txiflando taldearen eskutikTxirbilenean / Teatro

Abuztuak 1 Ostirala: SESTAO-BILBO-BASAURI

10’00: Sestaotik irteera (Txirbilenea).

11’00: Bilbo: Zorrotzaurretik abiatuta, Bilbao Metropolitanoaren hirigintza planen azalpen kritikoa eta hirian barrena itzulia, Andeka Larrearen eskutik / Vuelta por la ciudad y exposición crítica de los planes urbanísticos del Bilbao Metropolitano, con Andeka Larrea (co-autor de “Bilbao y su doble” y del libro sobre “Euskal Hiria”).

13’30: Bazkaria “Bilbi”ko plazan. 15’30: Bilbotik irteera.

16’00: Arrigorriaga. 16’30: San Migel: AHTren obrak gelditu! 17’30: Basauri.

18’00: Bizikleta martxaren balorazio batzarra, Basauriko Gaztetxean.

20’30: Kontzentrazioa Basauriko Bentako plazan.

21’30: Afaria

Abuztuak 2 larunbata: BASAURI-BILBO:

10’30: Irteera Basauritik.

12’00: Bilboko Moyua plazatik:AZKEN KILOMETROA OINEZ / ULTIMO KILOMETRO ANDANDO A PIÉ.

Oharrak /Notas:

Durangora eramateko bizikletak Uztailaren 25ean garraiatzeko/ Tranporte de bicicletas el 25 de Julio hasta Durango

-Donostiatik: Goizeko 9’30etan bizikletak furgoneta handi batean kargatuko dira Easo plazako tren geltoki ondoan. Trena 9’50tan abiatzen da (EuskoTren).

-Iruñeatik: Furgonetan goizeko 9’30etan autobus geltokitik abiatuko da. Bidaia antolatzeko aldez aurretik abisatu 628243066 tlfnora / Avisar con antelación para organizar el transporte.

Eramateko materiala / Material para llevar:

Lo zakua, esterilla, aldatzeko arropa eta bizkar-zorro handi bat eraman behar dira (hori dena laguntza furgonetan eraman eta etaparen bukaeran itzuliko da). Bestalde, egunean zehar beharrezkoa duguna bizkar-zorro txiki batean txirrindulan eraman behar da. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da /

Además de una mochilla grande con saco de dormir, esterilla y ropa para cambiarse (ésta se transportará en la furgoneta de apoyo y será entregada al final de cada etapa), conviene traer una mochilla pequeña o alforja para llevar durante la etapa lo que necesitemos durante el día. Está bien llevar una cámara de repuesto, parches e hinchador. Es obligatorio el uso del casco.

Erratza ibigailua / Coche escoba

Furgoneta handi baten laguntza izango da, matxura kasuetan. Haurrak ere eraman daitezke ibilgailuan (5 eserleku libre, aldezaurretik abisatu )

Contaremos con una furgoneta grande de apoyo (en caso de averías…). También pueden viajar niñ@s en el vehículo (5 plazas libres, avisar con antelación).

Jatorduak/ Manutención:

55 euro: Bizikleta martxa osoko gosariak, mokaduak, bazkariak eta afariak (8 eguneko txartela) / Bono de 55 euros para todas las comidas, desayunos y cenas de la marcha (8 días).

30 euro: 4 egunerako txartela / Bono para 4 jornadas

10 euro: egun batekoa / para un día

5 euro: otordu bat / una comida

Harremanerako / Contacto Tlf: 654480589

mugituaht@gmail.com

informazioa gehiago/mas información:

http://mugitu.blogspot.com

————————————————————————————————————————

AHTren AURKAKO II. BIZIKLETA MARTXA DESOBEDITZAILEA:

Uztailaren 25etik abuztuaren 2ra, AHTren aurkako II. Bizikleta martxa desobeditzailea egingo da Mugitu! mugimenduak deituta, aurtengoan Bizkaiako hainbat herri eta eskualdetan barrena ibiliko delarik “Herririk herri, txikiziozaren aurka mugi!” lelopean. Herriz herri pedaleatuz, txirrindula martxa honek AHTren aurkako aldarria zabaldu eta gure lurraldearen, herrien eta auzoen hondamenaren aurka erresistitzen duten bizilagunekin eta taldeekin elkartuko da, zuzenki kaltetua den jendearengandik hasi eta lurraren defentsan nahiz berreskurapenaren alde borrokan ari diren taldeekin bateginez. Helburu hori aurrean, Durangaldean hasiko da bizikleta martxa eta 8 egunetako itzulian Arratia, Txorierri, Urdaibai, Uribe Kosta, Ezkerraldea, Enkarterriak eta Hego-Uribera gerturatu ondoren, Bilbon amaituko da.

AHTren eraikuntza zinez proiektu garestia, txikitzailea eta ez beharrezkoa da. Obrak hasi zirenetik zazpi urte igaro direnean, kalte atzeraezinak eragin dituzte “Euskal Y”-aren trazaduaren kilometro askotan, eta gutxiengo baten mesedetan patrikak betetzen jarraitzen dute porlanezko egitasmo erraldoiaren ezarpenarekin: hots, gastu sozialak murriztu, jendartearen bizi-baldintza kaskarrak okertu eta bazterkeria areagotu diren bitartean, herritarren gehiengoak behar eta nahi ez duen egitasmo inposatzailearen ondorioak nozitzen ditugu. AHTren egitasmoa, baina, porrotera eraman dezaketen erabateko egoera nahasian eta auzitan dago aldi berean: hala, obraren etengabeko gain-kostuen eta azken aldian agerian jarri diren ustelkeria kasuekin batera, aipagarriak dira Basaurin alperrik eraiki duten biaduktoaren afera, Bizkaian toki askotan eraikuntza lanek izan duten moteltzea, Elorrio-Bergarako korapiloan egin beharreko lan eskergak nahiz Atxondo-Abadiño tartea eta hiriburuen sarbideak finantzatzeko dituzten arazoak, gobernuen ilunkeria nabaria… Zer ari dira gordetzen?

Horrenbestez, AHTren zentzugabekeria ekologiko, ekonomiko eta soziala salatu eta herriz herri lurraren defentsan nahiz gizarte eredu berri baten alde egiten ari diren gisa bereko borroka desobeditzaileekin harreman estuago batzuen aukerak eskainiko dituen bizikleta martxa honetan parte hartzeko dei egiten diogu jende orori, hala nola itsasertzaren hondamena eta hirigintza plan espekulatzaileak, gas fracking-aren egitasmoak, Petronorren Coke planta, errauskailuak edota harrobi berriak gelditzeko egiten ari diren ahaleginekin bat egiteko. Halaber, Lemoizko zentrala eta euskal kostaldea nuklearizatzeko asmoak bertan behera uztea lortu zuen oposizioaren eta enbor beretik sorturiko beste borrokaldi batzuren testigantzak ere (Boroako termika, Superportua…) jasotzeko parada eman nahi du AHTren aurkako martxa honek.

Hori denagatik, bizikleta martxan zuen partehartzea espero dugu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere. Herririk herri, txikizioa gelditzeko mugi!

  • Twitter
  • Facebook