Argindarraren fakturan aurrezteko aholkuak

Ekologistak Martxanen Energia Batzordeak honako aholku hauek ematen dizkigu, haien tailerretan lantzen dituztenak (datozen tailerren berri izateko, begira ezazu agendan). Eta gogora ezazu: kutsatzen ez duen Kwh bakarra, ekoizten edo kontsumitzen ez duguna da.

Aholkuak Consejos eusk – cast (pdf)
(eta sinatu (hemen) elektriken iruzurra gelditzeko!)

ARGINDARRAREN FAKTURAN AURREZTEKO AHOLKUAK

1. Eskatu gizarte bonua hauetako baldintzaren bat betetzen baduzu: a) kontrataturiko potentzia 3 kW baino baxuagoa izatea; b) familia ugaria izatea; c) familiako kide guztiak langabezian egotea; d) 60 urte baino nagusiagoa izatea eta erretiro-pentsio minimoa kobratzea. Gobernuaren erabakia dela eta, oligopolioko konpainia elektrikoek bakarrik eskaini ahal dute gizarte bonua.

2. Kontratatu izan zenezakeen potentzia minimoa: agian ezin izango dituzu piztu kontsumo handia duten etxeko tresna guztiak aldi berean (“automatikoak salto egingo du”) eta haien erabilera kudeatu beharko duzu (labea, ile-lehorgailua, berogailu elektrikoak, arropa-garbigailua, ur-berogailu termoelektrikoa, kettle, plantxa…), baina fakturan asko aurreztuko dugu.

3. Kontratatu “ordu-bereizketa” duen plan bat: errentagarria da argindarraren kontsumoaren %30a gutxienez 22:00etatik 12:00etara egiten bada neguan (23:00 – 13:00 udan).

4. Bai neguan bai udan etxean tenperatura egokia (20-21ºC) mantendu. Tenperatura jaisten den gradu bakoitzeko energiaren %8 inguru aurrezten da. Neguan etxean egoteko jertse bat jantzi, gauez beroa ez galtzeko eta haizea gelditzeko gortinak eta pertsianak itxi, eta gauez edo etxean ez zaudenean termostatoa 15-16ºC-tara jaitsi. Udan ez erabili haize egokitua gehiegi.

5. Izozkailuan izotza kendu, bestela askoz gehiago kontsumitzen du. Garbitu hozkailua noizean behin eta zabaldu atea bakarrik beharrezkoa denean. Izozkailutik elikagaiak ateratzen dituzunean, lehenengoz hozkailuan sartu eta hotza aprobetxatu.

6. Luze piztuta dauden bonbillak kontsumo baxukoez aldatu, eta are gehiago, hasierako kostu altua ordaindu ahal baduzu, LED argiak ipini. Luzera begira dirua berreskuratuko duzu aurreztutako energiarekin.

7. Amatatu standby guztiak: horretarako telebista, DVDa, ordenagailua… etengailua duen lapur batean konektatu, eta hori amatatu tresnak erabiltzen ez dituzunean. Mugikorraren kargadorea, tabletarena eta halakoenak deskonektatu, tresna kargatzen ari ez denean.

8. Ordenagailuaren energia-aurrezpen funtzioak ondo erabiliz gero, energiaren %20a aurrez daiteke. Tarte laburretan (10-30 min) erabiltzen ez bada, suspenditzea komeni da. Hibernatzea komeni da 30 minututik ordubetera erabiltzen ez bada. Ordenagailua guztiz amatatzea komeni da ordubete baino gehiago erabili gabe egongo bada (argibide gehiago: www.ecogator.es).

unnamedLotura interesgarriak:

– Oligopoly off: https://www.youtube.com/watch?v=Vasl-Tps23k

– Energia berriztagarriak eskaintzen dituzten kooperatibak
Goiener, www.goiener.com, Tlf 943 08 84 44 – eka@eka.org
Infogunea: Plaza Berria 12-1 (EKA-OCUV)
Astearte/ostegunetan: 1:00 – 13:00

Som energia; www.somenergia.coop Tlf 972 18 33 86
Bilboko harremana:  bilbao@somenergia.coop. 675 176 734
Infogunea   Pelota K, 5 (Ekoetxea)
Hilaren azken asteazkenetan,  18:30 – 20:30.

– Red Eléctrica de España: www.ree.es
eta  http://www.esios.ree.es/pvpc/# .

 “La operación del sistema eléctrico para dummies” liburua (PDF)

– Observatorio Crítico de la Energía: http://observatoriocriticodelaenergia.org

  • Twitter
  • Facebook