Petronorren kutsadura Herbeheretan… eta hemen!

petronorzeitHerbehereetako aldizkari bat (Zeit) Petronorreko kasuaz baliatzen da TTIP merkataritza libreko itunaren ondorioak azaltzeko. Artikuluak azaltzen duenez, TTIParen barruan sartuko dituzte harea bituminosoak. Hareok Petronorren birfintzeko lehenbiziko saiakera bat egin zela baieztatzen du, eta azaltzen du zer nolako eragina izan zuen saiakaera hark bertako (zein jatorrizko) ingurumenean. Aldi berean, Petronorrek beste isurketa eragin zuen, katalizadore hautsakoa hain zuzen, maitzaren 31n.

10653787_825094594205675_118090349359640772_n

Petronorrek (Repsol) bere berfindigiaren ondoko herrien gainean isuri zituen katalizadore hautsa haren tximinietatik maiatzaren 31n.

Petronorren tximinietatik katalizadore-hautsak ihes egin du berriro ere. Maiatzaren 31. Petronorrek modu bitxia du Kopako finala ospatzeko: herritarrak minbizia eragiten duen hautsez gaseatzea. Oraingoan, inork ez du erantzun: ez Osasun Sailak, ez Ingurumen Sailak, ez eta udalak ere (kaleak garbitu gabe utzi zituen). Petronorrek ez du adierazpenik egin.

Zeit aldizkariak argitaratutako artikuloa (gaztelaniaz bakarrik) : hemen

edo jatorrizko bertsioa hemen

  • Twitter
  • Facebook