Elikagaiak, ura eta energia ez dira merkantzia

Nazioarteko krisiak zuzenean eta antzera isolatzen ditu mundu zabaleko langileak. Baliabide naturalen eta lan-indarraren esplotazioa areagotzea enpresa transnazional handien estrategikoetakoa da, euren irabazi-tasak berreskuratzeko ahaleginean. Iparraldeko zein hegoaldeko hemisferioan, bermatuta zeuden zenbait eskubide galtzen ari dira berriro, kapitalaren indarraren ondokartela_mintegia_1rioz.

Eztabaidan bertan, zenbait herrialdetako langileen erakundeek, mugimendu sozialek, sindikatuek eta beste erakunde batzuek gai hori izango dute aztergai, eta euren proposamenak zein diren azalduko dute datorren Urriak 29, 30 eta 31an Bilbon ospatuko den mintegian. Hona hemen mintegiaren helburuak: krisiaren testuingururako hurbilketa teoriko kolektiboa egitea munduko zenbait eskualdetako baliabide naturalen arpilaketari eta langileei buruz; irakurgai bateratuak eskaintzea; krisia aztertzeko eta behatzeko taldea sortzea; eta ekintza zehatzen agenda bateratua proposatzea.

Gaiak honako ikuspegi hauen arabera aurkeztuko dira: alderdi teorikoak, gaur egungo testuingurua eta borroka zehatzak, ura, energia eta elikagaiak bezalako ardatz berezietan. Mintegian bertan, honako hauexek parte hartuko dute: zenbait kontinente eta herrialdetako langileen erakundeetako kideak, mugimendu sozialak, sindikatuak, lankidetzarako erakundeak, ikasleak eta beste erakunde batzuk.

Mintegiaren programa hemen

Mintegira joateko helbide honetan apuntatu: mundubat@mundubat.org

  • Twitter
  • Facebook