Tag Archives: ZBE

Arartekoak emisio gutxiko eremuak berehala arautzeko eskatu du

Arartekoak 50.000 biztanletik gorako euskal udalei gomendatzen die ahalik eta azkarren izapidetu eta onar dezatela beren udalerrietan emisio gutxiko eremuak arautzea. Ekologistak Martxan-ek Arartekoaren gomendioak aztertu ditu. Arartekoarekin hainbat bilera egin ditu ZBEei eta gure hirietako airearen kalitateari buruz.