Tag Archives: yasuni

Mundu mailako kanpainak : Brasil, Ekuador, Chevron, Monsanto

Zor Ekologikoko batzordetik jarraitzen dugu zenbait helburu bultzatzen, besteak beste Brasilen MABekin egindako harremana areagotzen, beste energia eredu bat aldarrikatzen eta sortzen eta, nola ez, urtegiak borrokatzen. Ekuadorreko beste erakundeekin batera Yasuniren babespena bultzatzen dugu eta alde horretatik kontsulta bat antolatzearen aurkako oztopoak salatu ditugu. Eta orain ospatzen diren Monsatoren mundu eguna eta Chevronaren aurkoarekin bat egiten dugu ere bai. Borrokak darrai!

“Ura bizitzarako, ez merkataritzarako” kanpainaren jarduerek darraite

Martxoak 22an Uraren aldeko eguna izan zen eta horretarako jarduera asko antolatu genuen, baina Ura gure irizpideetako bat izanez, jarduera horiek darraite. Hilabete honetan oraindik zenbait gauza dauzkagu: erakusketak, hitzaldiak, salaketak, etab, eta egun berdinean (Maiatzak 30) bi manifa ere Iruñean eta Donostian

Apirilak 11 Yasunikin bat

Gaur apirilaren 11n Bilboko Ekuadorreko kontsulatuan elkartu gara Amazoniako Yasuni babespen eremua iraun dadila aldarrikatzeko, gaur azken eguna hango herritarrek bultzatzen ari diren herri kontsultarako sinadurak aurkezteko.