
Ekologistak Martxan eta Barakaldo Naturala Elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu diote Bilboko Hegoaldeko Trenbide-Saihesbidea eraikitzeko hitzarmena amaitzeko prozedura hasteko, legez kanpokoa delako
Ekologistak Martxan eta Barakaldo Naturala Elkarteak, biak ere Barakaldo Naturala auzo-elkarteen eta ekologisten plataformako kideak, aste honetan eskaera bat erregistratu diote Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari, Eusko Jaurlaritzarekin Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikitzeko sinatutako hitzarmena azkentzeko prozedurari hasiera eman diezaion.