
Ekologistak Martxan-ek ohartarazi duenez, Vitoria-Gasteizen HAPOren oinarri izango diren irizpide eta helburuen dokumentuak ez du behar besteko adostasunik, ez ditu Gasteizko Mendiak behar bezala babesten, Zaiako dikeari atea irekitzen dio, Errekaleor eraisteari atea irekitzen dio eta hutsune nabarmenak ditu
Ekologistak Martxan taldeak kezka agertu nahi du Lurralde Batzordean Udal Gobernuaren eta Elkarrekin taldearen aldeko botoekin onartutako dokumentuagatik, bai eta osoko bilkuran inolako eztabaida sozialik eta herritarren parte-hartzerik gabe onartzeko duten presagatik ere.