
Ekologistak Martxan ezezik, talde eta gizarte eragile ugari ere, abenduaren 1eko mobilizazio egunarekin bat egin dute
Hego Euskal Herriko hogeita hamar gizarte eragilek baino gehiagok (feministak, ekologistak, gazteak, ikasleak, antimilitaristak, independentistak eta pentsiodunak) babesa eman diote ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek abenduaren 1erako deitu duten mobilizazio egunari.