Tag Archives: reciclaje

Zaborrontzi horiaren iruzur nagusia

Ez da harritzekoa sentsibilitate ekologista dugun jendarte zibilak instituzio politikoak gero eta arrotzago sentitzea. Behin eta berriz ikusten dugu gure aktibismoak ez duela oihartzunik hauetan, egiten dizkiegun naturaren aldeko aldarrikapenak hitza eman eta argazkia atera ostean bertan behera gelditzen direla.

Maiatzaren 17an, Birziklapenaren Nazioarteko Eguna

Eta horrela UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturako Nazio Batuen Erakundeak) izendatu du egun hori. 2005. urtetik birziklapenaren eguna ospatzen da, batez ere, gizarteak eta gizakiok gure hondakinak hobeto kudea ditzagun. Erakunde horrek hezkuntza eta pedagogia erabiltzen ditu kontzientzia sustatzeko, eta nolabait ingurumena zaindu behar dugula konturarazteko, ordezko planetarik ez daukagulako.

Plastikoak: birziklatzea ez da irtenbidea

Mikroplastikoetako batzuk nahita ekoizten dira, plastiko-produktuak ekoizteko lehengai gisa. Baina gehienak plastikozko piezak hondatzearen ondorio dira. Plastikozko pieza horiek ur kontinentaletan edo ozeanoetan amaitzen dute, eta degradatuz doaz. Kate trofikotik igotzen dira gizakiongana iritsi arte.

“Ez dugu Zaldibar bezalako ingurumen hondamendi baten zain egon behar isurketaren aurrean hondakinen balorizazioa lehenesteko”

Zaldibarko zabortegia otsailaren 6an erori eta Cespa-Ferrovialek kudeatzen duen Mutiloako zabortegia itxi ondoren, Eusko Jaurlaritzak, 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez, aldi baterako neurriak ezarri ditu gainerako zabortegiek urtero Euskadiko 15 zabortegietara eramaten ziren 2,5 milioi tona industria-hondakin hartzeko duten zailtazunari aurre egiteko.