Tag Archives: parque eólico

Ekologistak Martxan taldeak etsigarritzat jo du Arabako Aldundiak Azazetako parke eolikoari buruz egindako txostena

Txostena aldekoa da, nahiz eta garrantzitsutzat jo sai zuria, miru erreala eta saguzarrak bezalako espezieen gaineko eragina.
Nos preguntamos cómo es posible que sea compatible la instalación de un parque eólico en un área crítica para especies amenazadas como el alimoche.
Geure buruari galdetzen diogu nola izan daitekeen bateragarria parke eoliko bat instalatzea arriskuan dauden espezieentzako eremu kritiko batean, hala nola sai zuria. Ekologistak Martxan-ek uste du eremua Natur Parke izendatu izan balitz Natur Baliabideak Antolatzeko Planak planteatzen zuen bezala, proiektu hori bideraezina izango litzatekeela. Hori dela eta, argi dago Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak eremu hori babesik gabe uzteko asmoa dutela.

Endara-Lesakan gauzatu nahi duten parke eolikoaren aurka dago Ekologistak Martxan

Inork ezin zezakeen imagina, norbaiti otuko zitzaionik 11 super-aerosorgailu ipintzea, 200 metroko altuera (Artzai Onaren dorrearen hirukoitza) eta palen artean 155 metroko distantziara, hain justu hegaztien migrazio-bide garrantzitsuan, Natura 2000 Sarearen barruko hiru zonaldeen artean dauden mendien gailurretan.