
Bizkaia eta Huescako baso batzuetako zurak lindano kontzentazio handiak ditu
2019an, Euskal Herriko eta Huescako basoetako egurraren laginak jaso zituzten Ekologistak Martxan eta Ecologistas en Acción taldeek, hurrenez hurren; izan ere, eremu horietatik gertu isurtzen ziren lindanoa ekoizteak zekartzaten hondakinak. Laborategi batera eraman zituzten aztertzeko, eta hainbat laginek lindano kontzentrazio handiak zeudela adierazi zuten: 3,64 mg/kg Enekurin (Bilbo inguruan), 6,47 mg/kg Jatan (Armintzan, Bizkaian) eta 0,94 mg/kg Sabiñanigon (Huescan).