
Ecologistas en Acción taldeak gogorarazi du lindanoaren arazoa ez dela soilik ingurumenekoa, osasun publikoko arazoa baizik
Amaitu da Zaragozan Lindano eta Pestiziden Nazioarteko XIV. Foroa, LIFE Surfing proiektu europarraren pean antolatua, eta mundu osoko adituek parte hartu dute bertan. Ecologistas en Acción taldeko kideen parte-hartzea galdera-txandetara mugatu da, foroko mahaietan gizarte-eragileak sartu ez direlako.