Ekologistak Martxan-ek Lezetxikiko haitzuloko AHTren obren hondatze larria salatu du, Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatu baitute
Espeleologo talde batek emandako irudien aurrean, Ekologistak Martxan-ek AHTren lanek Lezetxikiko kobazuloan eragindako kalte izugarria salatu du. ADIFek aurkeztutako eta Eusko Jaurlaritzak onartutako AHTren Ingurumen Inpaktuaren Azterlana eskasa dela uste dute.