
ElikaBilbo asteak elikadura-burujabetza sustatzeko hainbat jarduera eskainiko ditu maiatzaren 15etik 22ra
Ekimen honen helburua prezio justuan oinarritutako beste eredu ekonomiko bat garatzea da. Nekazarientzako, kontsumo-taldeko langileentzako eta kontsumitzaileentzako prezio propioa. Horretarako, sustatzaileek elikadura-subiranotasunari buruz kontzientziatzeko jarduerak antolatu dituzte datorren astean.