
Barakaldoko Epaitegiak artxibatu egin du Serraltako mozketaren aurkako protestetan atxilotutako Ekologistak Martxan taldeko akitibistaren aurkako salaketa
Aktibista irailaren 7an atxilotu zuten, agintaritzako agenteei desobedientzia larria eta/edo erresistentzia egitea egotzita. Ekologistak Martxan-ek txalotu egin du erabaki hori eta, Serraltako zuhaitzen alde egiten duten ekologisten plataformarekin batera, “zuhaitzak defendatzea ez dela delitua” azpimarratu du.