Tag Archives: Gipuzkoa

Ehizarik ez!

Egungo ehiza (eta batez ere, lehenengo mundukoa) norberaren gozamenerako da, eta bizidun animaiak erailtzea, egozentrismo hutsa da. Oso nabarmena da naturaren legeak, norabidea eta kate trofikoa gizakiok gure ohiturekin apurtu ditugula.

Ezkutuko ehiztaririk ez!

Orain dela hilabete batzuk egunkari batean basozain baten gorabeherak irakurri genituen. Nolabait irakurri genuenak animatu gintuen basozain horren bizipenak kontatzera. Gure ustez kasu honetan, batez ere, bi lege-hausle daudelako:  legez kanpoko praktikak erabiltzen dituzten ezkutuko ehiztariak (aurrerago aipatuko ditudanak); eta beste aldetik, politikari eta funtzionario batzuen zintzotasunik eza eta jarrera txarra. Azken  horiek ere badute erantzukizuna, salaketen % 50  bulegotik ez direlako aurrera joaten.

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2022 txostena aurkeztu du, itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarreko kasurik esanguratsuenak argitara emateko

Aurten ere, Estatu espainiarreko kostaldeen 8.000 kilometro inguru aztertu ondoren, Bandera Beltzak 2022 txostena aurkeztu du Ekologistak Martxanek. Salatutako ingurumen-arazoak aurreko urteetakoen antzekoak diren arren, lehen aldiz Bandera Beltza emango zaio eguzki-babeseko kremen eguzki-iragazkiek eragindako kutsadura-kasu bati.

Lurraren eguna 2021: Gipuzkoako Aldundiari eskaera biodibertsitatearen alde egin dezan

Azken urteotan, gure natur ingurunearekiko eta bioaniztasunarekiko erabateko erasoa eta mehatxua bizi dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak uko egin dio natur kontserbazioa kudeatzeari, eremu naturalen ustiapena lehenetsiz. Krisi ekologiko globalean murgilduta, klima larrialdiaren egoera izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2019an, baina Aldundiak ez dio erantzun nahi begi bistan dugun behialako arazoari: gure mendi eta ibaien gehiegizko ustiapena eta horren ondorioa diren ekosistemen degradazioa eta basa espezieen galera azkarra.