
Ekologistak Martxanek “pozoitze kasu argia” salatu du Agurainen hilda aurkitutako hiru hegazti harraparietan
Ekologistak Martxanek Agurainen (Araba) bi sai zuri eta miru bat hil direla salatu du. Elkartearen arabera, “pozoitze kasu argi” baten aurrean gaude, bi espezieen ezaugarriengatik, alegia: “Sarraskijaleak dira eta hondarrak bilatzen dituzte” .