Tag Archives: emergencia climática

Hondakinei buruzko politika berri baten alde Zero Zabor Bizkaia y Zaldibar Argitu plataformek proposatutako konpromisuekin bat etorri dira EHBildu, Elkarrekin Podemos–Ezker Anitza y Equo Berdeak alderdiak

EAJk, PSOEk eta PPk ez dizkiete erantzunik eman elkarte biek helarazi zizkieten proposamenei. Zaldibarko hondamendiaren erantzukizuna argitzea, euskal zabortegiak ikuskatzea eta haien kudeaketa eta kontrol publikoa bere gain hartzea, baita errausketa edota isurketaren ordez, murrizketan, berrerabilpenean eta birziklapenean aurrera egiten duen Hondakinen Lege berri bat ere lantzea, besteak beste, eskatzen zuen bidalitako testuak.

Irailak 27: Larrialdi klimatikoaren aurrean benetako neurriak hartzeko, ikasle-, kontsumo- eta langile-greba

Hona hemen irailaren 27an goizean, Bilboko Udaletxe aurrean Fridays For Future, 2020 Klimaren Aldeko Matxinada, Klimaren Aldeko Aliantza eta Larrialdi Klimatikorako Aliantza erakundeek deitutako kontzentrazioaren komunikatua. Bertan azaltzen dira larrialdi klimatikoaren aurrean benetako neurriak hartzeko, ikasle-, kontsumo- eta langile-greba zergatik egiten ari garen gaur.