“Bertarentzat justizia munduarentzat justizia da!”: erakunde sozial eta ekologistak Bilboko Hondurasko Kontsulatuan bildu dira, Berta hil eta hamar urtera
Hainbat gizarte-erakunde, ekologista eta giza eskubideen aldeko erakundek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko Hondurasko Kontsulatuaren aurrean, Berta Cáceresen hilketagatik egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko. Berta Caceres lenca indigenen buru eta lurraldearen defendatzaile izan zen, eta gaur hamar urte bete dira hil zutela.
