Tag Archives: Ecologistas en Acción

2024: ibaien, emarien eta erriberen urtea

Ekologistak Martxan-ek 2024. urtearen errepasoa egin du. Urdaibaiko erreserbaren defentsa, otsoaren babesa edo arnasten dugun airearen kalitate optimoa bermatzeko borroka, Ekologistak Martxanen jardueraren ardatzak azken 12 hilabeteetan.

Kordobak berriro hartuko du Ecologistas en Acción taldearen batzarra

Ecologistas en Acción taldeak Batzar Konfederala egingo du berriro Kordoban (Andaluzia), ekitaldi hori hiri berean egin eta hogei urtera. Hogeita laugarren batzar ekologista abenduaren 2ko arratsaldean inauguratuko da, biodibertsitatearen galerari buruzko mahai-inguru ireki batekin. Asteburuan zehar Espainiako Estatu osoko ekologistak bilduko dira, eztabaidak eta tailerrak egiteko eta errebindikazio ekintza batekin amaitzeko.

Moda azkarra, jantzi eta botatzeko moda, moda toxikoa?

Beruna, kromoa, ftalatoak, PFAS eta sugar atzeratzaileak erabiltzen dituzte moda mota honen fabrikatzaileek. Shein moda-enpresak eta moda azkarreko beste konpainia batzuek bezeroen eta laneko langileen osasun-arazoekin lotutako substantzia kimikoak erabili dituzte beren jantzietan.

Aurten Escuela Ramón Fernández Durán berriro izango dugu

Bi urte baino gehiago pasa dira azken ediziotik; izan ere, iaz, COVIDen pandemiaren ondorioz, ezin izan zen 2020ko edizioa ospatu. Zorionez, egoerak hobera egin du nabarmen, eta Ramon Fernandez Duran eskolaren funtzionamenduari heldu ahal izango zaio ikasturte honetarako. Aurten, irailaren 17tik 19ra bitartean, Eskola berriz ospatuko da Artean (Bizkaia).