Tag Archives: Charla

Andres Illanak, Ekologistak Martxan taldeko kideak, otsoarekin batera existitzea posible dela defendatu du Bilboko Ekoetxean emandako hitzaldian

Joan den abenduaren 14an, Bilboko Ekoetxean, Andres Illana, Arabako Ekologistak Martxan taldeko kideak, Eusko Jaurlaritzaren Otsoa Kudeatzeko Planaren zirriborroa ezagutu ondorengo lehen iritziak eman zituen hitzaldi interesgarri batean parte hartzeko aukera izan genuen. Gainera, bertaratutakoek otsoak Euskadin bizi duen egoerari buruzko zalantzak argitu ahal izan zituzten, eta, nola ez, beren ezagutzak eta esperientziak eman ahal izan zituzten.

“AHTa diskurtsiboki hilda dago eta zombie bat bezala mantentzen da”

Atzo, Josu Larrinagak, UPV/EHUko irakaslea eta Ekopoleko kidea, hitzaldi interesgarria eskaini zuen atzo Ekoetxean. Bertan, Zombies prometeícos. Sobre la narración obsoleta de los proyectos faraónicos izenburuarekin “Prometeismo” delako hitz edo marko kognitiboa jorratu zuen eta nola sinesmen itxu horrek “pentsatzen eramaten digu gizakiok natura menpe dezakegula, teknologiaren bidez.

Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroaren Proiektuaren aurkezpena datorren azaroaren 24an egingo du Bilbon Euskal Herriak Kapitalari Planto!

Euskal Herriak kapitalari planto eragile sozial eta sindikalek sortutako plataforma da; herri gisa ofentsiba kapitalistari, botere korporatiboaren ezarpenei eta giza eskubideen urraketei erantzuteko sortua, besteak beste.
Egoera horren aurrean, Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa sortzeko apustua egin dugu.

COP26 Aldaketaldia plataformak jarduera ugari egingo ditu azaroaren 12ra arte

Azaroaren 12raino Glasgowen ospatuko den klima aldaktaren inguruko konferentziaren harira, Euskal Herriko hainbat talde ekologista eta sindikatu COP26 aldaketaldia plataforman batu dira. Plataformak COP26ko kideei eta gobernuei adierazpenen erosotasuna utzi eta ekintzetara jo dezatela eskatu die.