
Bizizaleak Konpartsa Ekologista Aste Nagusirako motorrak berotzen ari da
Gogo eta energia handiz, Bizizaleak konpartsak aktiboki parte hartu zuen joan den larunbatean Bilboko Konpartsek antolatutako Kapela Egunean. Jaiak hasi eta 100 egun baino gutxiagora, konpartsak programatutako ekintzetan parte hartu zuen. Konpartsek eta bilbotarrek gogo handiz hartu zuten egun festibo hori. Gure konpartsak programatutako jardueretan erabat inplikatu zen.