Tag Archives: BBVA

BBVAren irabaziak odolez zikinduta daude

Gaur goizean, 2008tik ohikoa den bezala, BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta (urtero egiten da, Bilboko Euskalduna Jauregian), BBVAren aurkako Plataformako ekintzaile talde batek ekintza bat burutu du banku horrek irabaziak lortzeko egiten dituen jarduera batzuk salatzeko.

NDF ez da irtenbidea, arazoa baizik. NDF Bilbotik eta mundutik at!

NDFa etorri zen estatura, eta hain zuzen ere Bilbora martxoaren 3an. Nola ez, gure oposaketa adierazi genion. Bilbora zetorrenean, argi zegoen bere lagunak nortzuk ziren : Espainiako gobernua eta hemengo transnazional eta banku gailenak. Hemen ere, mailegua eman aurretik, zenbait herritan (1980ko hamarkadan sinatutako Washingtoneko Akordioak eragin handiak izan zituen Latinoamerikan, Asian eta Afrikan) inposatu zituzten neurri berberak (egiturazko doiketak) inposatzen dituzte: murrizketak, pribatizazioak, kaleratzeak eta abar. Orain horren ondorioak jasaten ditugu

Militarrak, bankariak, parasito sozialak

Joan den Urriak 12, Ekologistak Martxan eta Bilboko Talde Antimilitaristako (KEM-MOC) kideek BBVA salatzeko flashmob bat egin zuten bankuaren Plaza Biribileko egoitzaren aurrean.