Tag Archives: Autopista Supersur

Zergatik babesten dugu bidesaria?

Bidesariaren ordainketa klima-aldaketari aurre egiteko modu bidezkoa eta birbanatzailea da. Horretarako, bidesarien kudeaketa publikoa izan behar da eta haien onurak garraio publikoaren eta funtsezko zerbitzu publikoen finantzaketa handitzera bideratu behar dira. Arrazoi horiengatik guztiengatik, ahalmen handiko bideetan ibilgailuen garraiorako bidesaria babesten dugu.

Peñascal harrobia berreskuratzea eta ekonomia zirkularra.

Aste honetan, Imanol Pradales diputatuak Peñascaleko harrobiaren berreskurapena aurkeztu du. Harrobia Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidearen indusketekin bete da, Supersur izenez ezagunagoa dena, eta harizti bat sortzeko zuhaitz eta zuhaixkekin birlandatu da. Pradales jaunak uste du ekintza hau neurri berritzailearen, “Berdearen” eta ekonomia zirkularraren adibide ona dela.

Supersurreko obrak Bolintxu haranaren akabera izan dira

Protesta gisa, Supersur Ez – Bolintxu Bizirik plataformak, Bilbori geratzen zitzaion azken haran naturalaren, hau da, Bolintxuren “ehorzketa” irudikatu du ostegun honetan Foru Aldundiaren eraikinaren inguruan. Ekitaldian, bertaratutakoek bizkarrean zeramaten hilkutxa berde bat eraman dute eta geldialdiak eginez prozesio-segizio itxura eman diote.

“Gaur egungo pandemia egoeran, Supersur saihesbideko lanak berehala gelditzea eskatzen dugu”

Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea garestia da; izan ere, kilometro bakoitza 47 milioi kostatzen zaie Bizkaiko biztanleei. Zenbateko horri gehitu behar zaizkio aurreko fasea egiteko hipotekatu den dirua zein eskatu diren maileguen interesak eta ustiapen-defizitaren ondoriozko galerak. Horrek guztiak, datozen 20 urteetan 60 milioi euro baino gehiago urtero ordaintzea ekarriko du.

Bolintxuren aldeko manifestazioa Bilbon zehar

‘Proiektua gelditzea posible da oraindik’ lelopean, mila lagun ibili dira Bizkaiko hiriburuko kaleetan Supersur handitzeko proiektuari amaiera emateko eskatzeko. Orain arte egindako obrek dagoeneko 15 hektarea baso suntsitu dituzte Seberetxe inguruan, Interes Komunitarioko hainbat habitat barne, eta bide hori jarraituz gero, Bolintxuko haraneraino iritsiko dira, hadu da, Pagasarriko mendiguneko harribitxira.