Tag Archives: aire

Pandemia gorabehera, Nafarroako herritar guztiek aire osasungaitza arnastu zuten berriro 2021ean

2020an bezala, COVID-19aren krisiak eragindako mugikortasunaren murrizketak airearen kalitatearen hobekuntza orokorra eragin du, aurrekaririk gabe. Hala ere, 700.000 nafarrek aire kutsatua arnasten jarraitu dute. Airearen Kalitatea Hobetzeko Planak nahitaezkoak dira indarrean dagoen legediaren arabera. Baina kasu askotan ez dira existitzen, eta beste batzuetan ez dira eraginkorrak borondate politikorik ez dutelako.

Martxoaren 14tik apirilaren 30era, hiriko airearen kutsadura %50 jaitsi da Euskal Herrian

Leuntze faseak gauzatzeko, Ekologistak Martxan taldeak jardunbide egokiak mantentzea proposatzen du, hala nola, hurbileko erosketa, borondatezko telelana eta administrazio elektronikoa, herri barruko abiadura-muga orduko 30 kilometrora jaistea, oinezkoen eta bizikleten mugikortasun aktiboa indartzea eta garraio publikoa bermatzea finantzaketa-lege baten bidez.

Murriztapenak gorago jo dute apirilean; izan ere, Euskal Herrian eman diren bataz besteko ehunekoak izan dira %58 Gasteizen, %54 Iruñean, %49 Donostian eta %46 Bilbon. Beherakada hori bide garrantzitsuetan nabaritu da batez ere, hala nola, Gurutze Plazan, Gasteiz Etorbidean, Easo eta Ategorrietan eta María Díaz Haroko kaleetan.