Baso-Jardunaldiak: Euskadiko basoak berreskurapenaren bidean

  •  Azaroak 17, 19, 24 eta 26  Ekoetxean (Pelota kalea 5,, Bilbo), 19:00etan
  • Sarrera librea eta doainekoa.
  • Helburua: gehiengoak ezagutzen ez dituen Bizkaiko basoen balio naturalak ezagutzera eman eta baso-guneak lantzeko dauden era desberdinetan sakondu. Modu horretan bertako espeziak indartu ahal izateko eta honekin batera, basoak berreskuratzen joateko.
  • Azaroak 28an irteera bat egingo da mendira (beharrezkoa izena aurretik ematea, 8€)

               + ikusi jardunaldien egitaraua  hemen

Baso-jardunaldiek” Euskadiko basoetako egoera sakontasunean aztertuko dute, hamar adituen eskutik, eta bost egunetan zehar ospatuko dira (Azaroak 17, 19, 24, 26 y 28). 17an, asteartea, gaurko Euskadiko baso-egoerari buruzko bi hitzaldi emango dira. 19an, osteguna, UPV/EHUko Ibaietako Ekologia Taldeko bi kidek baso-landaketei buruzko eraginak aztertuko dituzte. 24an, asteartea, jabe pribatu eta Bizkaiko Foru Aldundiko ikuspegia azalduko da, eta 26an, osteguna, Lurgaia Fundazioak eta Artadi Mintegiak, bertako basoen alde egiten duten lana erakutsiko dute. Amaitzeko, 28an, mendi-irteera gidatua egingo da, Bizkaiko mailan basogintza-esperientzia batzuk ezagutu eta aztertzeko.

Bizkaiko herrialde osoaren baso-azalera %70a baino gehiagokoa bada ere, hiritarrentzako bertako natur-baloreak nahiko ezezagunak dira. Paradogikoki, herri eta hiri askotako hazkundea zein hedapena, lurraldearen industriaren ohitura luzeari esker lortu zen, bertako arizti eta pagadiak desagertzeko zorian jarriz.

Gaur egun, arizti eta pagadiak hedatze prozesuan daude poliki-poliki, eta bertakoak ez diren pinu eta eukalipto baso-landaketa zabalekin nahasten dira proportzio txiki batekin.

Historikoki, zuhaizti zabal horiek modu intentsiboan kudeatu izan dira, bioaniztasunean zein ibai eta lur-zoruetan kalte handiak ekarriz.

Ildo horretatik, baso-guneak lantzeko era desberdinak sortzen ari dira pixkanaka-pixkana, bai jabe pribatuen aldetik, baita Erabilpen Publikoko Mendien kudeaketaren ardura duen  Administrazioaren aldetik ere. Modu honetan, ohiko-basogintzaren kalteak murrizten dira, bertako espezieak indartuz eta honekin batera, basoak berreskuratuz.