Zumelegi ibaiaren garbiketa (Elorrio)

Larunbat honetan, irailaren 24a, Elorrion Zumelegi ibaia garbituko dute herriko Udalak, Anbotopeko, Elorrioko Ekologista Taldeak – Ekologistak Martxaneko elkarte kidea-, eta Baso Biziak plataformak. Ekimena 9:00etan hasiko da, Herriko plazan.

Auzolan horren helburua, ibilguaren zikinkeria batu eta garbitzeaz gain, Auzolanaren konpromisoa aldarrikatzea eta herriko ondare naturalari balioa ematea da. Jardunaldiak, ekimena bultzatzen duen plataformetako bat den Baso Biziak taldearen aurkezpen ofizialerako ere balioko du.

 

 

Parte hartzeko, aldez aurretik, larunbata baino lehen, eman beharko da izena Anbotopekon, Iturri Kultur Etxean edo esteka honen bidez.​

  • Twitter
  • Facebook