Zikloa (Basauri) Zaintzaren arkitekturak: 1. posible al da komunitatean bizitzea? (presentziala)

When:
2025-01-21 @ 18:00 – 20:00
2025-01-21T18:00:00+01:00
2025-01-21T20:00:00+01:00

Zaintzaren arkitekturen zikloa: Posible al da komunitatean bizitzea?
“Zahartze aktibo baterantz” lelopean Urtarrilaren 21ean eta 22an egingo da Basaurin Zaintzaren arkitekturen ziklo bat.
Ziklo honetako hitzaldietan zainketak eta adinekoei buruzko proposamenak izango dira aztergai. Nola lotu daitezken gizakien beharrak eta haien ongizatea erdigunean jartzea eta horri guzti horri aurre egiteko bizi garen espazioak nola konfiguratu daitezkeen aztertzeko ere.

SETEMek antolatuta eta Sagarrak elkartearen laguntzarekin ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak babestu du. Irati Mogollón cohousing feminista eta zahartze aktiboa errazten aditua den soziologoa izango da bi jarduera hauen gidaria.
Haren laguntzarekin hobeto ezagutuko dugu elkarlaneko etxebizitza-proiektuak zergatik, zertarako eta nola gauzatzen diren, kasu errealak aztertuz eta geure buruari galdetuz, posible al da komunitatean bizitzea?

Hitzaldi honetan, helduak garenean gutaz zer izango den galdetuko da: Nork zainduko gaitu? Egoitza batera joatea da aukera bakarra?
Ekitaldia asteartean izango da, hilak 21, 18:00etan, Pozokoetxeko Kultur Etxean.
Sarrera librea da lekua bete arte.

  • Twitter
  • Facebook