Txirrinkan parte hartzeko behar zaitugu, ZATOZ ZURE BIZIKLETAREKIN!
Ekologistak Martxanek lekukoa eramango du Bilbiko plazatik Galdakaoraino
AHT Gelditu! Elkarlana koordinakundeak eta hainbat talde sozial eta sindikalek 2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an Txirrinka izeneko ekimena burutuko dute. Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu! lelopean, txandakako bizikleta martxa honetako lau zutabek Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia zein Arabako lurrak zeharkatu ondoren AHTko Bergarako korapiloan elkartu eta helmugaratuko dira. Ekimen honen bitartez lurraren alde eta AHT zein proiektu suntsitzaileen aurkako aldarria zabaltzeaz gain egungo eredu soziala eraldatzeko deia ere egingo da. Ekologistak Martxanetik deialdiarekin bat egiten dugu eta Euskal Herri osoan parte hartzera animatzen dugu jendea.
Maiatzaren 21an Bizkaiko zutabea Euskadi Plazara iritsiko da 12:15etan (Iberdrola aurrean), eta bertan elkarretaratzea egingo da “Denok Garoñaren kontra” lelopean. Jarraian, manifestaldia irtengo da bertatik Arriaga plazaraino, oinez, “Eredu soziala eraldatuz – pertsonak erdigunean jarriko dituen gizarte eredu jasangarri bat” aldarrikatuz. 13:30etatik 14:15etara bazkaltzeko atsedenaldia izango da eta 14:15etan Bilbiko plazan bizikletak hartuko ditugu berriro ere, Ekologistak Martxan eta Biziz-Bizi taldeek lekukoa eramango dugu Galdakaora arte.
Maiatzak 21ean, 14:00etan gelditu gara Ekoetxean (Pelota kalea 5, behea) denak elkarrekin BIlbi plazaraino joan, lekukoa hartu eta Galdakaora arte pedalei eragiteko.
Behar zaitugu, anima zaitez!!!!!!!!
Bilboko egitaraua: – 12:15 Elkarretaratzea Euskadi plazan ( Iberdrola aurrean) “DENOK GAROÑAREN AURKA”. (Ekintza: istripu nuklearraren simulazioa)
– 13:30 Bazkaltzeko atsedenaldia – 14:00 Kedada Ekoetxean (Pelota kalea 5, Alde Zaharra) – 14:15 Ekologistak Martxanek eta Biziz-Bizik lekukoa hartzen dugu Bilbi plazan eta Galdakaoraino abiatzen gara. |